Klasikoak

"Orixe", Ormaetxea Nikolas

Biografia:

Nikolas Ormaetxea, "Orixe", Orexan jaiotzen da 1888an. Hilabete gutxira ordea, Uitzira eramaten dute haztera, eta han ematen ditu lehen hamazazpi urteak, jesuitek bereganatzen duten arte. Hemezortzi urtez irauten du Lagundian. 1923-1931 bitartean Bilbon bizitzen da, eta gero, gerra sortu bitartean, Orexan. Bilbon bizi zela -jadanik idazle trebatua, baina oraindik obrarik nagusienak egiteko zituela- heldu zion Mistralen Mireio itzultzeari. 1938an erbestera ihes egiten du, mugaz bestaldera lehenik eta itsasoaz haraindira gero. 1954an itzultzen da Ameriketatik, eta 1961an Aņorgan hiltzen. Hizkuntzaren ahozko eta izkribuzko tradizioaren ezagutzaile aditu, bide berrien urratzaile bizkor eta hitz lauzko eta neurtuzko obra aberats baten egile izanak bihurtu zuten euskal idazleen maisu eta gidari ezin-ukatuzko.

Horretxek egiten ere du egun eta noiznahi, belaunaldien elkar-ukatze legearen bertutez haren obra baztertuxea izan den urteen ondorenean, ez noski, eredu bakar, baina bai ezin-utzizko.