Klasikoak

Urruzuno, Pedro Miguel

Biografia:

Pedro Miguel Urruzuno Salegi (1844-1923) Elgoibarren jaio zen. Gazte zelarik Nafarroako Lesaka herrian igaro zuen alditxoren bat. Apaiz egin ondoren jaioterriko Eliz Nagusian erretore izan zen. Baina, ia bizitza osoa Mendaron igaro zuen, Elgoibarretik hurbil xamar. Hil ere hantxe hil zen, Agustiņetan kapilau zelarik.

Urruzunok idazteari etengabe ekin zion. Eta, guk dakigula, euskaraz eman zuen den-dena. Garaiko aldizkariak bere ipuinez, kontakizunez, gertaera-esatez, olerkitxoz, bertsoz, eliz eta gabon-kantaz, asmakizunez... beterik daude.

Urruzunok eguneroko bizitza arruntean bilatu zituen hala gaiak nola pertsonaiak. Eta idatzi ere herri xumearentzat idatzi zuen.