Klasikoak

Alzaga, Toribio

Biografia:

Toribio Alzaga Donostian jaio zen 1861eko apirilaren 16an eta bertan hil 1941eko maiatzaren 27an. Mutiko koxkorretatik gerra bitarte, antzerki munduari emana bizi izan zen, ezin konta ahala obra idatzi, moldatu, zuzendu eta aktoreei irakatsiz. Honek guztiak Donostiako antzerki eskolaren benetako bizkarrezur bihurtzen du, euskaraz inoiz izan den teatro kaletar bizienaren maisu.