Klasikoak

Agirre, Txomin

Biografia:

Ondarroan jaioa 1864an. Mutil koskorra dela Bilbora Mariano Ibarguengoitia arziprestearengana doa morroi.

Gasteizko apaizgaitegian ikasi eta gero 1888an abadetu. Karrantzan hilabete batzuk egin eta Zumaiako karmeldarren moja komentuan kapilau egongo da hil arte, 1920n.

Aldizkarietan argitaratutako lanez gainera, ezagunenak bere nobelak ditugu: Auņemendiko lorea (1898), Kresala (1906), eta Garoa (1912). Amaitu gabe utzi zuen Ni eta ni izenburuduna. Olerkiak ere egin zituen, 1964an Aita Onaindiak Ondarrak izeneko liburuan bilduak.

Txomin ez zen batere istiluzale eta eritziak bateratzen saiatzen zen. Zalaparta eta aldrebeskeria hauek guztiak euskeraren kalterako baino ez zirela konturatu zen eta ez zitzaion eztabaida haietan sartzea atsegin. Berak, polemikan sartu beharrean, praxiaren bitartez agertu zuen bere pentsaera. Adibidez, bere lan nagusiak, Kresala eta Garoa elaberriak, bata bizkaieraz eta bestea gipuzkeraz idatzi zituen, beti ere euskera herrikoi eta aberatsa gordeaz, Sabino Aranaren neologismorik gabe baina hizkeraren kalitateari egundoko garrantzia emanaz.