Klasikoak

Ibiņagabeitia, Andima

Biografia:

Andima Ibiņagabeitia (Elantxobe 1907- Caracas 1967), gerraosteko euskal idazle saiatuenetako bat, 1947tik hil arte Euskal Herritik kanpo (Paris, Guatemala eta Caracasen) bizi izan zen erbestuta. Alderdi, Gernika, Euzko deya, Euzko gogoa, Euzko gaztedi, Irrintzi, Eman eta beste aldizkari askotan argitaratu zituen bere artikuluak: euskal kulturaz, euskarari berari buruz eta liburuen iruzkinak. Olabide eta "Orixe"-ren ikaslea in pectore, azkuetarra euskararen ingurukoetan eta aranazalea politikan, Jon Mirande eta Jokin Zaitegiren lagun mina, bere garaiko euskal letren munduko suspertzaile paregabea izan zen. Antzinateko klasikoen mireslea, Virgilioren Unai eta alor-kantak eta Ovidioren Maita-bidea itzuli zituen.

Garaiko demokrazia-ustel eta ortodoxia itsu, zentsura-zalearen aurkakok ekinahalean Mirande handia izango du bideko lagun. Euskaldunon zabarkeriak, utzikeriak txipristindutako mando herri honetan, euren buruak euskaldun gordetzea izango da lanik gogorrena, horretarako armarik egokiena beltzunean dagoena euskararen alorrean lanean jarriaraztea delarik. Euskara gaikatzen, oraindik orain jorratu gabeko alorretara hedatzen jarraituz baino ez baitute somatuko bi-biok euskaldun-bizi senti daitezkeela. Eta egin ere halaxe egingo dute adiskide hauek Parkei haria mozten hasteko gogoak eman arte.