Klasikoak

Joannateguy, Bazilio

Biografia:

(Isturitze, 1837-Lazkao, 1921). 1862an apaiz egin zen. Saran bikario eta Altzain erretore izan zen, eta, 1880an Belokeko monasterio beneditarrean sartu zen. 1903an, Combes ministroaren agindupeko erlijio-gizonen aurkako esetsaldia zela eta, Lazkaora jo behar izan zuen beste kideekin batera, eta han bizi izan zen ondoko urteetan, hil zen arte. Hamar bat urtez, Fedearen Propagacioneco urtecari edo Fedearen Propagacioneco berriak urtheca ematen dituena itzultzen aritu zen. Joannateguyren obra nagusia Ehunbat sainduen bicitcea (1876) da; lan hori zuzendua eta emendatua eman zuen 1890ean, Sainduen bizitzeaeta 1900ean Sainduen bizitzea. Bigarren zatia izenburuko liburuetan. Beste izenburu batzuk: Cerurako bideric errechena (1887), San Beonaten bicitcea (1887), Bihotz Sacratuaren hilabetheco esculibura.