Literatura unibertsala

Eskerregite eguneko bisitaria

Eskerregite eguneko bisitaria
Zenbakia: 10
Egilea: Capote, Truman
Jatorrizko izenburua: The Thanksgiving visitor
Itzultzailea: Iņurrieta, Iņaki
Argitalpen-urtea: 1991
ISBN: 84-7992-044-0
Orri-kopurua: 66
Biografia:

Truman Capotek (New Orleans, 1924 - Los Angeles, 1984), hogeita hiru urte zituela egin zuen agerpen harrigarria Other voices, other rooms eleberriarekin, eta arrakasta izugarria izan zuen. Ondoren, hainbat kontakizun eta erreportaiez gainera, The grass harp, A tree of night, Breakfast at Tiffany's (Koro Navarrok euskaratua: Gosaria Tiffany's-en, Elkar, 1989), In cold blood (Xabier Olarrak euskaratua: Odol hotzean, Igela, 1993) –liburu izugarria, jenero berri bat inauguratu zuena: ez fikziozko eleberria– eta Music for chameleons (bilduma horretako ipuinik luzeena, Eskuz landutako hilkutxak izenekoa, Xabier Olarrak euskaratu eta Igela argitaletxeak argitara eman zuen 1992an) eleberriek eman zioten kontakizunentzako O'Henry saria. National Institute of Arts and Letters-eko kidea izan zen eta idazle garaikide handienetakotzat jotzen du kritikak.

Fitxa:

Eskerregite eguneko bisitaria 1967an argitaratu zen. Kontakizun autobiografikotzat jo daiteke. Haurtzaroko oroitzapenak kontatzen ditu. Gurasoek hanka egin eta izter-senide batzuen etxaldean, Alabamako herrixka batean, emandako urteetako oroitzapenak. Kontakizun autobiografikoa izateaz gainera, ordea, irakaskuntzazkoa ere bada Eskerregite eguneko bisitaria. Haurtzaroko esperientzia hauetan gaitza, ontasuna, maitasunik eza eta maitasun premia, gorrotoa, mendekua, bakardadea... denak daude presente hor, idazle talentuz betearen tentu finaz eta ofizioaz emanak.

Truman Capoteren hiru libururen kritika.

Truman Capote-ren Gosaria Tiffany's-en. Semantika bidetan, P. Fernandez de Larrinoak idatzitako artikulua. Enseiucarrean, 1994

Capotebio ataria. Ingelesez.