Literatura unibertsala

Hamlet

Hamlet
Zenbakia: 100
Egilea: Shakespeare, William
Jatorrizko izenburua: Hamlet
Itzultzailea: Garzia Garmendia, Juan
Argitalpen-urtea: 2002
ISBN: 84-8325-589-8
Orri-kopurua: 252
Biografia:

William Shakespeare (Stratford-upon-Avon, 1564-1616). Literatura unibertsalaren gailurtzat joa. Lirikaren alorrean, Sonetoak ditu aipagarrien, baina osperik zabalena antzerki-sorkuntzatik datorkio: 37 lan guztira, eta haietan hainbat pertsonaia giza iruditeriaren ondare nagusi bilakatuak: Hamlet, Lear, Macbeth, Otelo, Romeo eta Julieta...

Fitxa:

Hau Hamlet da, Shakespearerena: "gainerakoz, isiltasun". Antzerkian eta bizitzan, pertsonaia interesgarria ez da pieza batekoa. Hamlet ere pieza askoren puzzlea da (ohikoagoa da hori bizitzan antzerkian baino, antzerkiaren kalterako). Genero era erregistro guztien bildumatzat jo izan da beti obra hau, summa dramatikotzat. Pertsonaia, berriz, patu tragiko eta guzti -"izan ala ez izan"- marroka jolasten ari ote den pentsa liteke -izan eta ez izan-; beste pertsonaiekin, eta gurekin ere bai. Esanez bezala: ez nauzue harrapatuko; atzeman nauzuela uste duzuenean, beste nonbaitetik irtengo naiz. Are: aldakortasun atzemangaitz hori izango naiz (zu bezala). Hamlet.

Karlos del Olmo eta Igor Estankonaren kritikak. Euskaldunon Egunkaria eta Deia, 2002 eta 2003.

Susa atarian Shakespeareren lan bilduma euskaraz: antzerkia, poesia eta beste.

William Shakespeareren antzerki-lana euskaraz, Xabier Mendiguren Bereziarturen artikulua. EIZIE ataria.

Shakespeare-online ataria: Comprehensive and accurate information about the Bard. Ingelesez.

Shakespeare and His Critics. Idazlearen lanak begi askok aztertuta. Ingelesez.