|
Zenbakia: |
101 |
Egilea: |
Hrabal, Bohumil |
Jatorrizko izenburua: |
Ostre sledované vlaky |
Itzultzailea: |
Rey, Fernando |
Argitalpen-urtea: |
2002 |
ISBN: |
84-95589-61-3 |
Orri-kopurua: |
104 |
Biografia: |
Bohumil Hrabal Brnon jaio zen, Moravian, 1914. urtean eta 1997an hil zen Pragan. Zuzenbidea ikasi zuen, baina mota askotako lanbideak izan zituen, bere literatur lanean arrasto nabarmena utzi zutenak. XX. mendeko idazle txekiar ezagunenetakoa da eta bere liburu batzuk hizkuntza askotara itzuli dira. Idazle gisa poesian hasi zen, surrealismoaren eraginaren pean. 1963an bere lehenbiziko liburua idatzi zuen: Perla bat hondoan. Berrogeitik gora liburu idatzi ditu, eta narrazio labur asko. Hauek dira bere obra ezagunenak: Zorrotz begiratutako trenak -bertsio zinematografikoak Oscar bat lortu zuen-, Nik Ingalaterrako erregea zerbitzatu dut, Bakardade sobera zalapartatsua eta Denbora geldirik zegoen herria. Azaroko urakana izenekoarekin Mondello saria irabazi zuen 1992an. 1968tik 1976ra bitartean bere obrak debekatuta egon ziren Txekoslovakian. |
Fitxa: |
Bohumil Hrabali eskertu behar diogu, besteak beste, gure denborako benetako heroiak beren tokian jartzea: ostatuetan, lantegietan, biltegietan. Hain gaude politikari, jakintsu, kirolari, aberaskume, artista eta zutabegileek liluratuta, ezen ez baikara ohartzen bizitza, benetan bizia, jende xumearena dela. Historia izen handikoek idazten dute, baina egin, inoiz egunkarien eta historialarien xede izaten ez diren horiek egiten dute. Bizi, borrokatu, sufritu, sentitu eta amesten duen jendea ez da egoten historia liburuetan: pobreen eta txikien bizitza inon erosterik ez dagoen bizitzaren liburuan dago idatzirik. Pertsona horiek daramate errealitatearen zama eta, beraz, gizartearen eskalatik eraitsi behar dituzte arestian aipatu heroi faltsuak.
Zorrotz begiratutako trenak -zinemarako bertsio zoragarri batek ezagutarazia- Bigarren Mundu Gerran gertatzen da, Txekoslovakia naziek okupatua zegoenean. Hrabalek, lan honetan, bizi-poz ia irrazionala adierazten du, gizatasun handiz betiere.
Karlos del Olmo, Felipe Juaristi eta Ana Unanueren kritikak. Euskaldunon Egunkaria, El Diario Vasco eta Aizu!, 2003 eta 2004.
Literaltasunaren arazoa Brohumil Hrabal idazle txekiarrarengan, Karlos Cid Abasoloren artikulua. Senez, 1996.
La docta ignorancia de Hrabal, Piedad Bonnett olerkari kolonbiarraren artikulua. El Malpensante. Gazteleraz. |
|