|
Zenbakia: |
102 |
Egilea: |
Singer, Isaac Bashevis |
Jatorrizko izenburua: |
A selection from The collected stories |
Itzultzailea: |
Navarro, Koro |
Argitalpen-urtea: |
2002 |
ISBN: |
84-95589-62-1 |
Orri-kopurua: |
232 |
Biografia: |
Isaac Bashevis Singer (Literatura Nobel saria, 1978) Polonian jaio zen 1904an. Haren aita eta aitona errabinoak ziren, eta bera ere Varsoviako Errabino Seminarioan ikastera bidali zuten. Bide hori utzi ordea, eta 1935ean Estatu Batuetara emigratu zuen. Han kazetari moduan lan egin zuen; hebreeraz idazten hasi zen arren, yiddisha hautatu zuen laster adierazpidetzat. Singerren obra guztiak ingelesera itzuli dira eta berak gainbegiratu izan ditu beti itzulpen horiek; izan ere, egileak berak aitortzen duenez, bere literaturaren parte garrantzitsua da itzulpena. Oso obra zabala du, kontakizun nahiz eleberriez osatua. Autobiografía zoragarri bat ere utzi digu Love and Exile. Estatu Batuetan hil zen, 1991. urtean |
Fitxa: |
Desagertutako mundu baten berri ematea, horixe izan zen Isaac Bashevis Singer idazle poloniar juduaren eginkizuna. «Zenbaitetan iruditu zait gure herri osoak, biziek bezala baita hilek ere, deitzen didatela justizia egin dezadan, ohiz kanpoko bizitzen eta heriotzen justizia… Baldin garairen batean yiddisha edota yiddish folklorea eta usadioak desagertuko balira, hartara bai, hartara Hitlerrek irabaziko zukeen, ez fisikoki bakarrik, baita espirituz ere. Egia da giza historia ezingo dela inoiz oso-osorik esan, baina historia judua ez da inoiz esango, jende gehiegi baitago konta dezakeena». Horixe ageri da sorta hau osatzen duten ipuin ederretan: yiddishez mintzatzen den (zen) herri bateko istorioak; istorio xelebreak dira batzuk, gogorrak besteak, umoretsuak gehienak. Hementxe daude Singerren kontakizun famatuenetako batzuk, Kafkaren adiskidea eta Yentl, besteak beste. Horiei esker bihurtu da Singer XX. mendeko kontalari hoberenetako bat.
Paula Iribertegi eta Iñaki Sarriugarteren kritikak. Berria eta Idatz & Mintz, 2003.
Edade jendea gazterik hiltzen da, Balendin Garziarenak sinatua. Garziarena, 1992.
The Library of America presents Isaac Bashevis Singer atari eder jantzia. |
|