Literatura unibertsala

Atzo

Atzo
Zenbakia: 103
Egilea: Kristof, Agota
Jatorrizko izenburua: Hier
Itzultzailea: Mujika Gallastegi, Eskarne
Argitalpen-urtea: 2002
ISBN: 84-95589-63-X
Orri-kopurua: 120
Biografia:

Agota Kristof (Csikvand, Hungaria, 1955). Errepresio politikoaren beldur, ihesi joan zen Hungariatik, 1956an. Ordudanik Neuchatelen bizi da, Suitzan, eta frantsesez argitaratu ditu bere liburu guztiak. Irratirako idatzi izan du, eta antzerkirako ere bai. Ordu grisa eta beste antzezlan batzuk liburuan bildu zituen John eta Joe (1972), Igogailuko giltza (1977), Arratoi bat pasaeran (1972-1984), Ordu grisa edo azken bezeroa (1975-1984). Batzuen iritzian, nekrofilia-usain nabaria darie denei eta etsipena eragiten dute. Gero nobelak etorri ziren. Bikiei buruzko trilogiari esker egin da ezaguna mundu zabalean Agota Kristof, bereziki Koademo Handiagatik (1986), hogeita hamar bat hizkuntzatara itzulia izan baita. Trilogiako beste bi nobelak Froga (1988) eta Hirugarren gezurra (1991) dira.

Fitxa:

Kontakizun hau tristea bezain samurra da, bizitza bezain gordina, eta, hala ere, oso gustura eta erraz irakurtzen da. Horixe da Agota Kristofen trebezia, historiak kontatzen oso ondo dakiela. Ongi asko daki hori euskal irakurleak, harrera ezin hobea egin baitzion Koaderno Handia bere estreinako nobelari. Bere laugarren nobela honetan (Hier, 1995), maitasun ezinezko bat kontatzeaz gain, deserriaz hitz egiten digu idazleak ohi bezala, bakardadeaz, iraganaren mamuaz, babes-herrian errefuxiatuek bizitzeko dituzten zailtasunez eta miseriez, heriotzaz, idazteko pasioaz… eta dena bere estilo xume horretan, umore beltzez eta lirismoz zipriztindurik.

Sarasola, Markuleta, Unanue eta Bergararen kritikak. Gara, Egunero, Aizu! eta Hitzak & Ideiak, 2003.

Agota Kristofen biografia, bibliografia eta elkarrizketa. Frantsesez.

Silvio Soldinik 2002an Hier elaberriaren zinemarako egokitzapena egin zuen. Italieraz.