|
Zenbakia: |
104 |
Egilea: |
Kemal, Yasar |
Jatorrizko izenburua: |
Agridagi Efsanesi |
Itzultzailea: |
Rey, Fernando |
Argitalpen-urtea: |
2003 |
ISBN: |
84-95589-64-8 |
Orri-kopurua: |
144 |
Biografia: |
Yasar Kemal, Hemiten jaioa, Adanan, 1923an. Langileen Alderdiko Batzorde Nagusiko partaidea. Oso ezaguna kurduen kontrako errepresioaren salaketa egiteagatik. Kurduen aldeko lanak tortura, kartzela eta erbestea ekarri dizkio. Turkiako idazle ezagunena da gaur egun. Prosa poetiko aberatsa du. Liburu asko idatzi ditu, denak kutsu mitiko eta liriko handikoak. Anatoliako koblakarien tradizio kulturaletik abiatuta, emozioz, sentimenduz eta grinaz beteriko testuak sortzen ditu, eta bereziki oparoa da naturaz, paisaiez eta urtaroez egindako deskribapenean. Obra ospetsuenak: Belatza (tetralogia, Ince Memed I, II, III eta IV), Mendiaren trilogia deiturikoa eta Ararat mendiaren sumina (Agridagi Efsanesi). Literatura maila gorenera eraman du turkiera. Nazioarteko sari asko irabazi ditu eta Nobel sarirako hautagaia izan da maiz. |
Fitxa: |
Kemalen obra guztian agertzen diren ezaugarri gehienak biltzen dira. Ekialde Hurbileko ahozko tradizioak bildu ditu bere liburuetan, herriaren esperantzak eta miseriak. Tradizioaren zaporea duten testuak eratzen ditu, eta erdibidean dago Indiako epikotasun klasikoaren eta bidelapur zintzoei buruzko narrazio erromantikoen artean. Bizi-bizirik daude, elkarren kontrako lehian batzuetan, bizitzaren sentimendu eta errealitate funtsezkoenak: maitasuna, eginbeharra, heriotza, elkartasuna, duintasuna, ohorea. Kemalek hats mitikoko historia bat eskaintzen dio irakurleari, prosa aberats eta oparoaren bidez. Lirikotasun paregabea eransten dio Kemalek bere lanari, paisaien eta urtaroen deskripzioan batik bat. Bere hitzei, bestetik, giza duintasunaren zentzua eta balorazioa darizkie. Kemalek modu poetikoan defendatzen du beren lurraren izenean borrokatzen diren behartsuen kausa. Literatura ere baliatu du herri kurduaren defentsan.
Karlos del Olmo, Igor Estankona eta Maider Ziaurrizen kritikak. Egunero, Deia eta Berria, 2003.
Kemalen biografia, iritziak eta haren gainean esandakoak. Gazteleraz.
Yasar Kemal.net.: Idazlearen ataria, eraikitze-lanetan, interesgarria oso baina. Turkieraz eta Ingelesez. |
|