Biografia: |
Antoine Saint-Exupéry, frantses idazle eta hegazkin pilotua (1900-1944). Lyonen jaio eta hazi zen, familia kontserbadore aristokratiko eta guztiz katoliko batean. Pilotu lanetan, Lehen eta Bigarren Mundu Gerren artean, posta hegazkinen linea berriak antolatzen parte handia izan zuen, eta esperientzia horretatik atera zuen gaia bere eleberri gutxi asko autobiografikoetarako. Eta gerrako hegaldi batean hil zen, alemaniar hegazkin batek itsasora botata. Obrak: Pilote (1926), Courier-Sud (1926), Vol de nuit (1931), Terre des hommes (1939), Pilot de guerre (1942), Le petit prince (Printze txikia, 1943) eleberriak, Lettre à un otage (1944) saiakera; eta, hil ondoren argitaratuak, Citadelle (1948) eta Carnets (1953). |
Fitxa: |
Frantziako iparraldeko Arras hiriaren gainetik hegan egiteak ezer ez du. Hegaldia gerra garaian gertatzen bada, tiroka hartzen bazaituzte, gerrak eragindako hondamendia, zortzi kilometro goratik bada ere, ikusten baduzu, zure ahalegina ezertarako ez dela ongi badakizu ere, etsimenak hartu eta une horretan ezertan pentsatu ezin baduzu ere, etsimen horrek berorrek gorabidea erakusten dizu. Hondamendiaren zokorik ilunenean dagoela iruditzen zaion une horretan gorabidea baizik ez du ikusten Saint-Exupéryk: hegaldi bat bezala bere bizitza igaro ondoren, gerrako pilotuen artean duen esperientziak irakasten dion gizatasunean ikusten du Gizonaren eta -bere kasuan- Frantziaren salbamena.
Gotzon Hermosillak sinatutako kritika. Berria, 2004.
Antoine de Saint-Exupéryren gaineko ataria: informazio zabala eta aurkezpen zoragarria. Frantsesez. |