Literatura unibertsala

Bederatzietatik bederatzietara

Bederatzietatik bederatzietara
Zenbakia: 107
Egilea: Perutz, Leo
Jatorrizko izenburua: Zwischen neun und neun
Itzultzailea: Garikano, Antton
Argitalpen-urtea: 2003
ISBN: 84-95589-78-8
Orri-kopurua: 216
Biografia:

Leo Perutz (Praga, 1882 - Bad Ischl, Austria, 1957). 1899tik aurrera Vienan bizi izan zen familiarekin. Ekonomia ikasi ondoren, aseguruetako matematikari egin zuen lan. Larri zauritu zuten Lehen Mundu Gerran, Galitziako frontean. Bere aurreneko eleberria, Die dritte Kugel, 1915ean agertu zen. Nazionalsozialismoa boterera heltzeak lehenbizi oztopatu eta gero debekatu egin zuen bere liburuen zabalkundea. 1938an, alemaniar tropak Austrian sartzean, Viena utzi eta Tel-Avivera joan zen, non idazki gehiago egin zituen, besteak beste Nachts unter der steinernen Brücke (1953). Beste liburu batzuk: Wohin rollst du, Äpfelchen (1928), Sankt Petri-Schnee (1933), Der schewedische Reiter (1936).

Fitxa:

Eleberri honetako protagonista -Stanislaus Demba ikaslea-, goiz batean behartua dago ilunabarra baino lehenago diru kopuru bat biltzera, berari muzin egin dion neskalaguna berreskuratzeko eta biek elkarrekin Veneziara egingo luketen bidaia batekin tentatzeko. Hala, delitu txiki bat egingo du, eta hortik aurrera eleberri poliziakoaren antz handia hartzen du Perutzen obrak: etengabe ihesi eta ezkutuan ibili beharko du Demba ikasleak. Eleberriaren atal bakoitzean, protagonistaren bizitzako pasarte bat agertzen zaigu. Leo Perutz austriarraren nobelak agertu zirenean, Kafka berritzat hartu zuten batzuek. Maiz erakusten dizkigu figura groteskoak, egoera absurdoen mendean dabiltzanak eta indar irrazionalek erasan dietenak.

Garmendia, Juaristi, Rojo eta Hermosillaren kritikak. Gara, El Diario Vasco, El Correo eta Berria. 2003 eta 2004.

Perutzen berri: bizitza eta lanak. Alemaneraz.