Biografia: |
Luigi Pirandello (Agrigenco, 1867 - Erroma, 1936). Palermon, Erroman eta Bonnen egin zituen ikasketak. Ipuin, eleberri eta saio idazle izan bazen ere, antzerki idazle da batez ere ezaguna. XX. mendeko lehen erdian antzerkiaren iraultza ekarri zuten antzerkigile handietako bat da, Brecht eta Ionescorekin batera. Bere obra nagusien artean aipatzekoak dira Novelle per un anno (1922-1957) hamabost liburukitan bildutako ipuinak; L'Esclusa (1901), Il fu Mattia Pascal (1902), Si gira (1915), Uno, nessuno e centomila (1926), I Vecchi e i Giovani (1908-1909) eleberriak; eta Cosí e (se vi pare) (1917), Il Giuoco delle parti (1918), Sei Personaggi in cerca d'autore (1921), Enrico IV (1922), Ciascuno a suo modo (1924), Questa sera si recita a soggetto (1950) antzezlanak. 1954an Nobel saria eman zioten. |
Fitxa: |
Pirandellok “egiteko komedia” izendatu zuen bere lan nagusi hau. Antzerki konpainia bateko buruari sei pertsonaia azaltzen zaizkio beren arazoa aurkeztu nahiz: Autore batek asmatuak dira, baina ez ditu forma artistiko bezala erabat burutu. Izaki biziak eta autonomoak dira dagoeneko, osotasun eta autonomotasun maila desberdinetan; horrexegatik, hain zuzen, sufrikario handia eragiten die beren izaera definitzen dieten bizikizunak antzerki hizkuntzaren eskema orokorren eta konbentzioen arabera adierazi beharrak. Eta, hala ere, konpainia-buruak eskaintzen dien antzezpen baldar horixe dute beren salbabide bakarra, beren betetasunera iristeko modu bakarra.
Felipe Juaristiren kritika. El Diario Vasco, 2004.
XX. mendeko teatroaren berriztapena artikulua.
Pirandelloweb literaturgile italiarra ezagutzeko ataria. Italieraz. |