|
Zenbakia: |
109 |
Egilea: |
Sartre, Jean Paul |
Jatorrizko izenburua: |
La nausée |
Itzultzailea: |
Etxebarria, Monika |
Argitalpen-urtea: |
2003 |
ISBN: |
84-95589-90-7 |
Orri-kopurua: |
288 |
Biografia: |
Jean-Paul Sartre (Paris, 1905 -1980). Idazle eta filosofoa. Frantziako existentzialismoaren sortzailea. Bigarren Mundu Gerraren ondoko intelektual oparo eta polemikoenetako bat, marxismoarekin lotua; bere garaiarekiko konpromisoak eraginda hainbat gertakaritan iritzia eman zuen. Nobel saria eman zioten 1964an, baina ez zuen onartu. Idazle gisa arlo gehienak landu zituen: kazetaritza, arte kritika, antzerkia... Obra nagusiak: Goragalea (1938), Le mur (1939) eleberriak eta Les chemins de la liberté eleberri zikloa (1945-49); Les mains sales (1948) eta Nekrassov (1956) antzezlanak; L'Etre et le néant (1943), Critique de la raison dialectique (1960) filosofia saioak; Situations artikulu bildumak (1947- 76); eta Les mots (1964) kontakizun autobiografikoa. |
Fitxa: |
Goragalea, kontzientziaren eleberria izateaz gain, absurdoari eta abenturari buruzko ikerlan filosofiko serio baterako abiapuntua da, baina esperientzia pertsonalak eta autobiografikoak ere islatzen ditu. Bigarren Mundu Gerran bultzatu eta zabaldu zen existentzialismoaren gaineko tesiaren azalpenaren hasiera da, aurrerago, zehatz-mehatz Sartrek Izatea eta ezereza lanean garatu zuena.
Goragaleamugarria da Sartreren sormenaren esparruan eta XX. mendeko eleberrigintzaren historia orokorrean. Ondoren etorri zen obraren oinarria eta sorrera ezarri zituen, eta aurpegi askotako egile baten aurreneko adierazpena izan zen, eragin handienekoa, beharbada. Odisea ontologikoa, eleberri beltz baten erritmo bizian idatzia, metafora eta kontzeptuak nahasiz banakako baten esperientzia partikularra -kontzientzia egia bezain gordin aurrean duenarena- unibertsal bihurtzen duena.
Karlos del Olmo eta A. de Amezagaren kritikak. Berria eta Bilbao, 2004.
Jean Paul Sartre euskaraz Susa atarian: hainbat eta hainbat lotura.
Jean Paul Sartreren gaineko webgune bikaina. Ingelesez.
Frantziako Liburutegi Nazionalak antolutako erakusketa: eder askoa. Frantsesez. |
|