|
|
| Zenbakia: |
11 |
| Egilea: |
Tolstoi, Leon |
| Jatorrizko izenburua: |
Smert Ivana Ilitxa |
| Itzultzailea: |
Mendiguren, Xabier |
| Argitalpen-urtea: |
1991 |
| ISBN: |
84-7992-045-9 |
| Orri-kopurua: |
86 |
| Biografia: |
Lev Nikolaievitx Tolstoi kondea, 1828an jaio zen Jasnaia Poliana izeneko errusiar herrixkan, Tulako probintzian. Aitonen semea eta lursail handien jabea gurasoen aldetik, jaiotetxea eta hirurehun morroi hartu zituen oinordekotzan. Lege-karrera egiten hasi zen arren, armadan sartu eta Krimeako gerran esku hartzera iritsi zen. Ingalaterra eta Alemanian barrena bidaiak egin ondoren bere etxaldean kokatu eta 1862an ezkondu egin zen. Voiná i mir nobela idazteari ekiten dio eta ondoren Ana Karénina faszikuluka argitaratzeari, bere garaiko errusiar gizartearen erretraturik hoberena eginez. Ispoved bere erlijio-kezken fruitua da eta Kréitserova sonata eta Voskresénie bere heldutasun harrigarriarena.
1910ean etxetik alde egin zuen, eta trenbide bateko bakardadean hil zen era misteriotsuan. |
| Fitxa: |
Ivan Ilitxen heriotza estudio psikologiko bikain bat da eta funtzionario baten bizitza errutinazkoa azaltzen digu bertan Ivan Ilitx protagonistak, heriozko gaitz batek sortutako oinaze eta nahigabeekin kontzientzia hartzen du eta ordura arte inoiz ez bezalako argitasunez ikusten ditu bere burua eta ingurunea. Pixkanaka bere espiritualitateaz jabetzen da. Heriotza hurbildu ahala, gero eta kontzientzia handiagoa hartzen du bizitzaz, gaztaroa eta helduaroa zentzugabe eta hutsal agertzen zaizkiolarik. Bizitza, amildegira doan harriaren gisara, gero eta abiadura handiagoa hartzen ikusten du. Bizitza metakor bihurtzen zaio eta argi-osin sakon eta distiratsu heriotzaren atalasean. Analisi psikologiko fin hau heriotzari buruzko intuizio sarkorrez mamitua dago.
Alegiak liburuaren kritika, Iñaki Caminok idatzia. Argia, 1986.
Tolstoik Txekhov bisitatu zuenekoa, Mandatua ipuina, Raymond Carverrek idatzia eta Harkaitz Canok euskaratua.
Leo Tolstoy ataria: biografia, lana, irudiak. Ingelesez. |
|