Literatura unibertsala

Wilkoko andereñoak

Wilkoko andereñoak
Zenbakia: 110
Egilea: Iwaszkiewicz, Jaroslaw
Jatorrizko izenburua: Panny z Wilka
Itzultzailea: Zawiszewski, Adam
Argitalpen-urtea: 2004
ISBN: 84-96310-17-5
Orri-kopurua: 96
Biografia:

Jaroslaw Iwaszkiewicz (1894 -1980). XX. mendeko idazle poloniarren arrean garrantzitsuenetakoa. Autore oparoa: olerkiak, eleberriak, narrazioak, dramak, saiakerak, bidaia egunkariak, artikuluak era oroitzapen liburuak idatzi zituen, besteak beste. Itzultzaile ere izan zen. Prosan errealismoa eta sinbolismoa jorratu zituen, baita narrazio lirikoa ere. Bestalde, narrazioetan gai ezberdinak landu ziruen: patua eta sentimenduak (Wilkoko andereñoak, 1933), printzipio moralen arteko borroka (1934ko Ezkutu gorriak eleberri historikoan) edo, azkenik, historiaren ankerkeriak (1946ko Sedgemoor lautadako gudua narrazioan).

Fitxa:

Kontakizun honetako protagonista Wiktorrek katarsis moduko bat bizi du Wilkon, denboraren joanaz ohartzeko: berak antzinako Wilko du buruan hara doanean, gaztetako andereñoak… Mingarri egiten zaio bera ere zahartu dela konturatzea eta horrek guztiak ordura arteko bere bizitza kolokan jartzen du: hartu dituen erabakiak zuzenak izan ote diren galdetzen dio bere buruari, baina erantzuna aurkitzea ez da batere erraza; zerbait hautatu baldin badu, nahi izan duelako izan da, ez beste ezergatik. Galtzailetzat du bere burua hasieran, baina amaieran benetan sentitzen ote da galtzaile? Eta andereñoak? Ez dira haiek Wiktorrek baino gehiago galdu dutenak? Ba ote dago irabazlerik edo galtzailerik?

Andrzej Wajda zine zuzendari ospetsuak 1979an pantailaratu zuen nobela honetan oinarritutako filma.

Karlos del Olmoren kritika. Berria, 2004.

Poloniako literaturaren berri. Koldo Etxaberen artikulua. Euskaraz.

Andrzej Wajda zinemariak hainbatetan egokitu zuen Iwaszkiewiczen lana. Euskaraz.