Literatura unibertsala

Parisen sabela

Parisen sabela
Zenbakia: 111
Egilea: Zola, Émile
Jatorrizko izenburua: Le ventre de Paris
Itzultzailea: Zabala, Karlos
Argitalpen-urtea: 2004
ISBN: 84-96310-28-0
Orri-kopurua: 416
Biografia:

Émile Zola, frantses idazlea, naturalismoaren sortzailea (Paris, 1840-1902). Parisen jaio arren, haur eta gazte denbora Aix-en-Provencen eman zuen. Zazpi urte zituela aita hil zitzaion, familia egoera txarrean utzita. 1858an Parisa itzuli eta hainbat lanetan aritu zen. Hachéete liburu-dendan hasi zen arte. Hortik aurrera, artikuluak idazten hasi zen prentsarako eta lehenengo literatura lanak argitaratzen. Haren obrarik handiena Les Rougon-Macquart saileko hogei eleberriak dira, 1868-93 urteen artean idatziak. Herentziari eta gizarte inguruneari buruzko esperimentu zientifikoen eraginez, giza bizitzaren alderdi guztietan sakontzea erabaki eta XIX. mende bukaerako Frantziaren erretratu harrigarria bezain zehatza margotu zuen. Arrakasta handia lortu zuen sail horretako eleberri batzuekin (L' assommoir, Nana, Germinal, esaterako), baina baita kritika latzak ere, zenbait egoeraren gordintasuna zela eta.

Fitxa:

«Ideia nagusia zera da: sabela, Parisen sabela, merkatu nagusia, non elikagaiak pilatzen diren ugari baino ugariagoak eta distira egiten duten inguruetara; gizateriaren sabela, eta hedaduraz burgesia jatuna, hausnarkaria, bere pozak eta erdipurdiko zintzotasunak bakean egosten dituena (...). Gizentze hori, sabel betetze hori da obraren alderdi filosofiko eta historikoa. Alderdi artistikoa merkatu nagusi modernoa da, zortzi pabiloiren izugarrizko natura hilak, Parisen erdi-erdian goizero egiten den egundoko elikagai deskargatze hori».

Émile Zola, Parisen sabelaren egitasmoa

Igor Estankona, Karlos del Olmo eta Iñigo Roqueren kritikak. Deia, Berria eta Gara, 2005.

Zola Susa atarian: Salatzen dut…! lanaren haritik idazlea ezagutzeko aukera.

Émile Zola Frantziako Liburutegi Nazionalean. Frantsesez.