|
Zenbakia: |
112 |
Egilea: |
Barrie, James Matthew |
Jatorrizko izenburua: |
Peter and Wendy. Peter Pan in Kesington Gardens |
Itzultzailea: |
Gabiria, Julen |
Argitalpen-urtea: |
2004 |
ISBN: |
84-96310-29-9 |
Orri-kopurua: |
312 |
Biografia: |
James Matthew Barrie (Kirriemuir, Eskozia, 1860 - Londres, 1937). Anaiaren heriotzak markatutako haurtzaroaren ondorioz, betiko ume izatearen obsesioa barruraino sartu zitzaion, bizitza pertsonalean zein ibilbide literarioan. Kazetaritzan aritu ostean, 1884an Londresera joan zen, patrikak hutsik, eta Ingalaterrako giro literarioan bete-betean sartu zen. Eleberri eta antzerki lan ugari argitaratu eta taularatu zituen, The little minister (1891), Margaret Ogilvy (1896), The little white bird (1902), Qualtty Street (1902) edo The admirable Crichton (1902), beste askoren artean. Baina, dudarik gabe, Peter Pan Kensington Lorategietan (1906) eta Peter eta Wendy (1911) dira bere lanik handienak, klasiko bihurtu eta, Peter Panen espirituari jarraituz, gazte atxikiko direnak beti. |
Fitxa: |
Barriek modu kontzientean sortu zituen errealitatearen eta fikzioaren arteko muga lauso horiek. Izan ere, ikusten ez diren arren, mugak hortxe daude, eta Peter Panek badaki. Badaki mugaren alde batean egon behar duela, bestera pasatu gabe. Peter Pan ezjakin hutsa da, baina argi daukan bakarra da fantasiaren esparruan geratu behar duela, inguruan izango dituen tentazioei kasurik egin gabe. Eta hortxe agertzen da sedukzio-jokoa: Wendyk, Txilintxok eta Tigre Lilitxok, antza, ondo dakite non dagoen muga hori, eta apurka-apurka errealitatearen esparrurantz doaz, Peter ere eurekin eraman nahian. Peterrek, ordea, ez du muga hori zeharkatu nahi, haurtzaroa atzean uztea ekarriko bailioke. Azken batean, horixe da liburua: fantasiatik errealitatera garamatzan marra zeharkatu ala ez, borroka hori.
Karlos del Olmoren liburuaren kritika. Berria, 2004.
Julen Gabiria egindako itzulpenaz eta Finding Neverland filmaz mintzo da. Lagun batek esan dit lagun batek esan diola. Eibar.org.
The J.M. Barrie Society. Ingelesez. |
|