Biografia: |
Toni Morrison estatubatuarra (Lorain, Ohio, 1931) beltzen kultura, musika eta folklorean hazi zen. Bere buruan sinesten eta bere sustraiekin harro egoten ikasi zuen etxean. Sakon ikertu du amerikar beltz esklaboen historia eta nortasuna: bai hasierako askatasun egarria bai ondorengo borroka ere gizarte arrotz batean egokitzeko. Morrisonek idatzitako liburuen artean daude, besteak beste, The Bluest Eye (1970), Sula (1973), Song of Solomon (1977), Tar Baby (l981), Jazz (1992), Paradise (1998) eta Love (2003). Maiteak Pulitzer saria jaso zuen 1988an; eta Toni Morrisonek, Nobel saria 1993an. |
Fitxa: |
Morrisonen literatur lanetan, arraza-, sexu- eta klase-arteko gatazkaren deskripzio errealistaz gain, fantasia eta elementu mitikoak ageri dira, oso errotuak beltzen folklorean. Maitea honetan ere, adibidez, protagonistak haur hil baten mendean daude, eta hark bultzatuta doaz ihesi bi anaia etxetik, ama eta arreba etxean bakar-bakarrik utzita.
Prosa gogor eta lirikoa du. Blues, jazz edo kantu espiritualen tradizioari jarraituz, elkarri eskua emanda doaz zoriona eta tristura, algara eta malkoak, maitasuna eta heriotza. Estiloa ere berezia du: zatika dago idatzia. Badirudi Morrisonek ispilu bat hartu, lurrera botata hautsi, eta printza horietan islatutako irudiak ematen dizkigula eskura, geuk osatu eta ondorioak atera ditzagun.
Esandako guztiaren harian, hainbat irakurketa izan ditzake liburu honek: mamuen istorioa, kontakizun errealista, maitasun-istorioa, eleberri politikoa, feminista
Baina guztien gainetik, agian, irakurleari galdera bat txertatzen dio buruan: zer ote den benetako maitasuna eta zein diren gizatasunaren mugak.
Iņigo Roque, Mikel Garmendia eta Gotzon Hermosillaren kritikak. Gara, Zabalik eta Berria, 2005.
Morrison Voices from the Gaps: Women Artists and Writers of Color, an Internatioanl Website atarian. Ingelesez. |