| Biografia: |
William Faulkner New Albanyn jaio zen, Mississippin, 1897an. Europan, New Yorken eta Hollywooden egindako egonaldi laburrak alde batera utzita, Oxforden (Mississippi) pasa zuen bizitza guztia. Nobela eder ugari idatzi zituen –Absalom, Absalom! , Requiem for a nun, Sanctuary (Xabier Olarrak euskaratua: Santutegia, Elkar, 1990)– gehienak bere jaioterrian oinarritutako Yoknapatawpha konterri mitikoan kokatuak. Mende honetan nobelak izan duen iraultzailerik handienetakoa da, Proust eta Joycerekin batera.
Literatura Nobel saria jaso zuen 1949an, eta 1962an hil zen. |
| Fitxa: |
Hotsa eta ardailak Estatu Batuetako Hegoaldeko familia baten gainbehera kontatzen du, aurrena hiru anaia protagonisten ikuspegitik, eta azkenik, laugarren atalean, gertaerak kanpotik ikusten dituen narratzaile baten ikuspegitik. Lehenengo orrialdetik hasita –Benjy inuxentearen bakarrizketa kaotikoaz zabaltzen da liburua– irakurleak datuak lotuz joan beharko du, puzzle baten atalak balira bezala, kontaketaren oinarrian dauden gertaera eta pertsonaiak ezagutzeko.
Felipe Juaristik idatziriko liburuaren kritika. El Diario Vasco, 1993.
Jorge Luis Borgesek Faulknerri buruz dioena. Gazteleraz.
William Faulnerk On The Web: ezagut ezazu idazlearen unibertsoa. Ingelesez. |