Literatura unibertsala

Izurria

Izurria
Zenbakia: 30
Egilea: Camus, Albert
Jatorrizko izenburua: La peste
Itzultzailea: Tapia, Imanol
Argitalpen-urtea: 1993
ISBN: 84-7992-200-1
Orri-kopurua: 268
Biografia:

Albert Camus (1913-1960) Aljerian jaio zen. Aljerren bizi izan zen haurtzaroan eta gaztaroan, inoiz ahaztuko ez zuen pobreziaren eta Mediterraneoko eguzkiaren ezaugarripean. 1914ko gerran hil zitzaion aita. Ama, berriz, isila, nekez hitz egiten zuena zen, apenas irakurtzen zekiena. Hamazazpi urterekin, ikasle iaioa tuberkulosiak jota geratu zen. Garai hartan ezagutzen du Camusek filosofia, eta laster sumatuko du idazteko grina ere. Parisera joan eta kazetari lanetan jardun zuen. II. Mundu Gerran erresistentzian aritu ondoren, Combat aldizkariaren zuzendari izan zen.

Fitxa:

Eleberri honetan, nazien gerraren eta okupazioaren alegoria bat azaltzen digu eta, zentzu zabalago batean, giza izaerarena eta era guztietako zapalkuntzena, izurritearen menpean eroritako Oran hiriaren deskribapenaren bidez. Eleberriko pertsonaiek giza jarrera desberdinak azaltzen dituzte sufrimenduaren, elkar bereiztearen, eritasunaren, heriotzaren aurrean.

Camusen Arrotza literatur lanaren kritikak.

Mesprezuaren garaia, Camusen 1945eko artikulu bat euskaratua. Oh! Euzkadi, 1981.

WebCamus ataria: era askotako aztergaiak. Frantsesez.