|
Zenbakia: |
31 |
Egilea: |
Flaubert, Gustave |
Jatorrizko izenburua: |
Madame Bovary |
Itzultzailea: |
Apalategi, Patxi |
Argitalpen-urtea: |
1993 |
ISBN: |
84-7992-202-8 |
Orri-kopurua: |
408 |
Biografia: |
Gustave Flaubert, 1821eko abenduaren 12an Rouenen jaioa, 1880ko maiatzaren 8an hil zen, bere azken obra Bouvard et Pécuchet amaitu gabe utzirik. Errealismo korrontearen barruan autorerik nagusietako bat izaki, bere helburu literarioa, eta nolabait esateko helburu lortua, perfekzio formala da, estiloari nahiz narrazioaren estrukturatzeari, erritmoari eta doinuari dagokienez. Bere obra batzuk, besteak beste, Salammbô, L'éducation sentimentale, La tentation de Saint Antoine, Trois contes ... Nobela modernoaren aitatzat ere eman izan dute. |
Fitxa: |
Madame Bovary, Flauberten obra nagusia, egunerokotasunaren ildotik doazen arrunkeriak gaitzat harturik, ikusi eta ahaztu ohi diren xehetasun arrunt horiek arte bihurtuz eginiko obra da. Obraren haria, maitasuna, amodioa eta zoriona aitzakiatzat hartuz, pertsonen inozokeriari eta faltsukeriari nolabaiteko kritika irribarretsu bilakatzen da. Maizegi gertatzen den anekdota gisa esateko, ohitura eta aztura onen printzipioen kontrakoa omen zela-eta, Flaubert bere obrarekin zentsurak auzitara eraman zuen, baina azkenean libre geratu eta Madame Bovary zabaldu ahal izan zen.
F. Juaristik idatzitako liburuaren kritika. El Diario Vasco, 1994.
Borgesek Flauberti buruzko iruzkina egiten du. Gazteleraz.
Gustave Flaubert: bizitza, lanak, bidaiak, lagunak, testuak. Frantsesez. |
|