Literatura unibertsala

Jokalaria

Jokalaria
Zenbakia: 34
Egilea: Dostoievski, Fedor
Jatorrizko izenburua: Igrok
Itzultzailea: Garikano, Antton
Argitalpen-urtea: 1993
ISBN: 84-7992-205-2
Orri-kopurua: 176
Biografia:

Fiodor Dostoievski (Mosku, 1821 - San Petersburg, 1881). Eragin handia eduki du XX. mendeko nobelagintzan, batik bat hain sakon aztertzen duelako pertsonaren subkontzientea. Bizitza latza eramandakoa, berak ezagutu eta bizitutako ibilerak azaltzen ditu maiz bere idazlanetan. Bere obrarik aipagarrienak Prestuplénie i nakazánie (1866) eta Bratia Karamázovi (1879-80) ditugu.

Fitxa:

Jokalaria (1866). Bere emazte izango zenari diktatutako obra honetan inoren barru-barruko kezka eta grinak azaltzen ditu, modu bizi eta arinean. Bi gai nagusitzen dira bertan: jokorako grina eta maitasunaren ezina, biak hain bereak Dostoievskirengan ere. Horien ondorioz egoeren aurrean burua makurtzen ikusten dugu pertsonaia nagusia, gero eta giro tragikoagoan, hondamen atzeraezin baterantz.

Fyodor Dostoevsky ataria: edozein motatako informazioa eskura. Ingelesez.