Literatura unibertsala

Zeruko belardiak

Zeruko belardiak
Zenbakia: 40
Egilea: Steinbeck, John
Jatorrizko izenburua: Pastures of heaven
Itzultzailea: Garikano, Maria
Argitalpen-urtea: 1994
ISBN: 84-7992-570-1
Orri-kopurua: 224
Biografia:

John Steinbeck 1902an jaio zen Kalifornian. Mota askotako lanak egin zituen, idazteari utzi gabe, idazle bezala izen bat hartu arte, eta esperientzia horiek ederki baliatu zitzaizkion bere nobeletako protagonista proletarioen bizimodua zehazteko orduan. The grapes of wrath (1939) da ezbairik gabe bere obrarik bikainena; nobela ederra, nekazariek Depresio Handiaren garaian bizi izan zuten giro gogorra islatzen duena. Baditu obra ezagun gehiago ere: Tortilla flat (1935), Of mice and men (1937), The pearl (1948) –Ruper Ordorikak euskaratua: Perla, Elkar, 1988–, East of Eden (1952) ...

Nolanahi ere, 30. hamarkadan idatzi zituen nobelak dira askoren ustez bere emaitzarik handiena: nobela naturalistak, sinbologia aberatsekoak eta arketipoen mailako protagonista ahaztezinekin.

Fitxa:

Kalifornian, Monterreytik hamabi miliara, bada ibar berde eta oparo bat –Steinbeckek Zeruko Belardiak izenaz bataiatua– eskualde guztiko barazki eta frutarik onenak ematen dituena. Hogei familia bizi dira bertan bake ederrean. Ibarrean bada ordea granja bat, auzoko guztien ustez madarikatua dagoena. Egun batez, familia bat etorriko da granja madarikatu horretan bizitzera, maldizioa aipatzen duten zurrumurruak aintzat hartu gabe. Munroetarrak jende zintzo eta borondate onekoak dira. Edozeini laguntza emateko prest gaude beti, beren intentzioak ezin hobeak dira. Sufrimendua eta zoritxarra besterik ez dute sortzen inorekin harremanetan jartzen direnero, baina, beren eragin zoritxarrekoaz konturatu gabe, Munroetarrek tinko diraute beren zintzotasunean.

Steinbeck-en hainbat libururen kritikak: Arthur Erregearen egintzak I eta II, Perla eta Itsas izar bat zen.

Steinbeck hobeto ezagutzeko: The National Steinbeck Center ataria. Ingelesez.