Literatura unibertsala

Goriot Zaharra

Goriot Zaharra
Zenbakia: 58
Egilea: Balzac, Honoré de
Jatorrizko izenburua: Le pére Goriot
Itzultzailea: Diez de Ulzurrun, Pedro Mari
Argitalpen-urtea: 1996
ISBN: 84-7992-984-7
Orri-kopurua: 352
Biografia:

Honoré de Balzacen eleberri hoberen eta garrantzitsuenetako bat omen da Le Père Goriot eta berezitasun handi bat ekarri zuen aurretik ere ugari idatziak zituen eleberrien aldera. Izan ere, hemen frogatu zuen lehen aldikoz bere pertsonaien itzulera ospetsua, La Comèdie Humaine guztian erabiliko zuen baliabidea. Liburu honek hiru ardatz-edo agertzen ditu irakurtzerakoan: Ikastaldiarena; Rastignac gaztea Pariserat heldu eta hango gizarte-bizitza, emakumezkoen eta sentimenduen mundua ezagutzen hasiko da. Ohiturena; Balzacek Pariseko bizitza ematen digu agertzera bere pertsonaia eta heroien bidez, hartarakoz handikien auzoetako gizartea deskribatzen digu batetik, bertzetik behako batzuk ere emanez gaiztagintza dabilen gizartearen beheko zolari.

Fitxa:

Bi ehorztaileek zerraldoaren gainerat haren estaltzeko zenbait palatara bota zituztelarik, zutik jarri ziren, eta haietako batek, Rastignaci mintzatuz, bere eskupekoa eskatu zion. Eugènek bere sakelan arakatu, eta han ez zuen deus aurkitu, Christopheri hogei sos mailegaturik hartzera izan zen bortxatua. Gertakari horrek, berez hain munta-gabea zenak, tristezia lazgarri bat eragin zion Rastignaci. Gautzen ari zuen, ilunabar heze batek nerbioak durdurarazten zituen, hilobiari so egin zion eta hantxe gorde bere mutil gaztearen hondar malkoa, bihotz garbi baten hunkidura sainduek isurarazi negar hori, erortzen diren lurretik zeruetarainoko jauzia egiten duten negar horietako bat, ala fedea.

Markos Zapianek eta Jon Eugik eginiko kritikak. Euskaldunon Egunkaria, 1998 eta 1999.

Balzacen testu elektroniko zenbait eskueran eta Balzac Baudelaireren begitan. Frantsesez.