Literatura unibertsala

Gizon Ikusezina

Gizon Ikusezina
Zenbakia: 60
Egilea: Wells, Herbert George
Jatorrizko izenburua: The invisible man
Itzultzailea: Arratibel, Miren
Argitalpen-urtea: 1997
ISBN: 84-8325-041-1
Orri-kopurua: 248
Biografia:

Herbert George Wells (Bromley, 1866 - Londres, 1946), eleberrigile eta soziologoa, oso idazle oparoa izan zen. Jenero ugari landu zituen (eleberria, kontakizuna, saiakera, etab.), baina zientzia fikzioaren aitzindaritzat hartua da Jules Vernerekin batera. Bere lanetan garapenaren arrisku sozialez kezkati agertu zen, moral kristauaren eta gizarte burgesaren arauen kontra, eta gizarte justiziaren eta askatasunaren alde. Aipagarriak ditu, besteak beste, ondoko lanak: The Invisible Man (1897), The War of the Worlds (1898), Love and Mr. Lewisham (1900), The First Men in the Moon (1901), Anticipations (1901), Mankind in the Mankind (1903), A modern utopia (1905).

Fitxa:

Griffin da eleberriko pertsonaia nagusia: bere burua ikusezin bihurtzea lortu ondoren, ikusezintasun hori dela eta gertatzen zaizkion pasadizoek osatzen dute liburuaren haria. Irrigarriak dira batzuk, eta oso tragikoak, berriz, besteak. Horregatik, tragikomedia gisa ere defini daiteke argumentua, zientzia fikzioko jeneroan obra aipagarrienetakoa den arren, eta eleberriaren abiapuntua errealitate zientifiko jakin batean oinarritua eta logikaz betea bada ere.

Javier Rojoren liburuaren kritika. El Correo, 1997.

Ametsetan erne Joanes Urkixoren artikulua: literatura futuristaren auziaz. Ttu Ttuá, 1984.

The H.G. Wells Society ataria: idazlea ondo batean ezagutzeko. Ingelesez.

James Whaleren The Invisible Man film klasikoaren berri. Ingelesez.