Literatura unibertsala

Justine edo Bertutearen zorigaitzak

Justine edo Bertutearen zorigaitzak
Zenbakia: 61
Egilea: Sade, Donatien Alphonse François de
Jatorrizko izenburua: Justine ou les malheurs de la vertu
Itzultzailea: Hoyos Sein, Mikel
Argitalpen-urtea: 1997
ISBN: 84-8325-042-X
Orri-kopurua: 398
Biografia:

Donatien Alphonse François de Sade (1740-1814), noblezian sortua eta ezkontza behartu baten biktima, bera dugu sadismo hitzaren jatorria. Espetxean emandako 30 urteetan idatzi zituen bere lanik ezagunenak, etengabeko kartzela aldi eta ihesaldien artean. Garaiko gizarte-arau eta ohituren maiseatzaile, natura zuen jarraibide eta lege.

Fitxa:

Biluztu dezagun, biluztu dezagun, esan zuen Antoninek, hau ikustea bezalakorik ez dago ezer. Severinori lagunduz, neska gaztearen xarmak berehala agertu ziren gure begien aurrean inolako estalkirik gabe. Dudarik gabe, sekula ez da izan hain azal zuririk, sekula hain forma dohatsurik … Ene Jainkoa, hura krimenaren latza! … Hainbeste edertasun, hainbeste guritasun, hainbeste lañotasun eta xalotasun, eta gizon basati haien harakai bihurtu behar al zuen? Octaviek, lotsaturik, ez zekien nora ihes egin bere xarmak ezkutatzearren, haragiz gose ziren begiak besterik ez baitzuen aurkitzen alde guztietan, lohitzen zuten esku zantarrak besterik ez. Zirkulu bat osatu zen neskaren inguruan, eta lehenago nirekin egin zuten bezalaxe, bera ere jira osoan erabili zuten, batera eta bestera.

Ibon Egañak Saderen Filosofia apaingelan lana du kritikagai. Euskaldunon Egunkaria, 2002.

Saderen biografia. Frantsesez.