|
|
| Zenbakia: |
62 |
| Egilea: |
Pavese, Cesare |
| Jatorrizko izenburua: |
Il mistiere di vivere |
| Itzultzailea: |
Lopetegi Campano, Maite |
| Argitalpen-urtea: |
1998 |
| ISBN: |
84-8325-044-6 |
| Orri-kopurua: |
540 |
| Biografia: |
Cesare Pavese, 1908ko irailaren 9an San Stefano Belbon jaioa. Bere idazle lanbideaz oso kontziente, etengabe erreflexionatu zuen honen gainean. Honek literaturaren eta literatur jardunaren muina mitoaren inguruan ezartzera eraman zuen. Bestalde, literatur jarduna eta bizitza uztartzen saiatu zen obsesiboki. Horrek guztiak eta erantzun jakinak ez onartzeak ezein taldetan sartzerik ez dagoen idazle bihurtu zuten, ondorengo belaunaldietan ezinbesteko erreferentzia gertatu delarik. |
| Fitxa: |
Mendekua hartzen du bizitzak, eta gogotik, inork bere lanbidea lapurtzen badio. Pavesek ez du epeltasunik, ez adostasunik bilatzen. Bizitzan moralki zilegi gertatuko zaion jarrera bilatzen duen pertsona baten egunkaria da. Itaunketa etengabea, beraz. Egunkaria izanik, irakurle bakar bati zuzendutako idazkia da. Eta irakurle horri ez dio konplizitaterik, ez onespenik eskatzen. Erantzunik ez dagoela (edo onartuko ez dituela) jakinda, erantzunak eskatzen dizkio. Eta itaunketa jarrera bihurtzen da; baina hori ez zaio aski atseden hartzeko. Itaun batek beste batera baitarama, segida latz amaigabean. Horrek guztiak ohiko egunkari intimo izateko aukera baztertzen du. Gertakizunen aurrean, gertakizunen gainetik, jarrera moralak arduratzen du. Eta literaturan aurkitzen du, bizitzan bainoago, bere kezkak bideratzeko aukera. Ezinbestez da idazle.
Javier Rojoren kritika. El Correo, 1998.
Cesare Pavese: erresistentziaren poeta handi bat artikulua, Ceferino Custozzak sinatua. Korrok, 1985.
Anjel Lertxundik Torino bisitatu zuenekoa. Berria, 2004.
Il Novecento ataria: Cesare Pavese aztergai. Italieraz.
Cesare Pavese: bizitza eta lanak. Italieraz. |
|