Literatura unibertsala

Giza Faktorea

Giza Faktorea
Zenbakia: 65
Egilea: Greene, Graham
Jatorrizko izenburua: The human factor
Itzultzailea: López de Arana, Iñaxio
Argitalpen-urtea: 1998
ISBN: 84-8325-064-0
Orri-kopurua: 436
Biografia:

(1904-1991). Bidaiari nekaezina izan zen idazle ingeles hau. Munduan zehar egin zituen bidaiek gizakiaren barne muinetan sakontzeko parada eman zioten. Bere bizitza, bada, iturri emankorra gertatu zitzaion. Gatazka erlijiosoa eta morala ditugu haren liburuetako pertsonaiarik gehienen ezaugarri, Graham Greeneren beraren izaera kritikoaren eta barne asalduraren adierazle.

Fitxa:

Giza Faktorea liburuan Greenek trebetasun eta sentiberatasun handiz ispilatu zituen zerbitzu sekretuen barneko isolamendua, neurosia eta bakardadea, amaraun korapilatsu bat agerian utziz, zeinari batzuetan ezina egiten baitzitzaion giza bulkada ezkutu eta tupusteko guztiei aurretik antzematea.

Castlek denbora luzea eman zuen itzarrik, Carson, Cornelius Muller, Osaba Remus eta Praga buruan bueltaka zerabiltzala. Ez zuen lo geratu nahi Sarah loak hartua zuela seguru jakin arte, haren arnasketa entzunda. Orduantxe Castle amets batean murgildu zen: Allan Quatermain bere haurtzaroko heroia bezala, lurpeko korronte luze eta geldo baten altzoan zihoan, kontinente ilunaren sakongunetarantz, non akaso bizileku iraunkor bat aurkituko baitzuen hiri batean; han, hiritar gisa onartua izango zen, hiritar fedegabea izanagatik ere. Hiri hura ez zen Jainkoaren edo Marxen hiria izango, Barne Bakearena baizik.

Mikel Aldalurrek liburuaren kritika idatzi zuen. Euskaldunon Egunkaria, 1998.

Greeneland, The Land of Graham Greene ataria. Ingelesez.