Literatura unibertsala

Ostegun izan zen gizona

Ostegun izan zen gizona
Zenbakia: 66
Egilea: Chesterton, Gilbert Keith
Jatorrizko izenburua: The man who was thursday
Itzultzailea: Garzia Garmendia, Juan
Argitalpen-urtea: 1998
ISBN: 84-8325-090-X
Orri-kopurua: 272
Biografia:

(Londres, 1874-1936). Literatur genero guztietan jarduna, obra oparoa du guztiz. Polemista gisa ere oso ospetsua. Narratibaren aldetik, hemen argitara doanarekin batera, Aita Brown apaiz detektibearen istorio sorta du ezagunen.

Fitxa:

Ostegun izan zen gizonak bat egiten ditu genero poliziakoaren intriga, abentura-eleberriaren erritmoa, literatura fantastikoaren amets-giroa, komikotasun zoroa, gogoeta kosmiko larria eta beste hainbat elementu sinboliko eta filosofiko. Chesterton-en obrarik dibertigarrien eta originalenetakoa dugu. Protagonistak, Gabriel Syme poeta ordenazaleak, Lucian Gregory, bere ifrentzua dirudien poeta anarkistarekin egiten du topo ilunabar ezinezko batean, eta haren bitartez anarkistek mundua suntsitzeko antolatua duten biltzarrean sartuko da, beren tartekoa dela amarruz sinetsaraziz. Anarkisten Biltzar Nagusiko kideek asteko egunen izenak daramatzate, eta Syme-ri Ostegun izatea egokituko zaio haien erdian. Paradoxaz eta ezustez txirikordaturiko amesgaizto larri bezain zoroa, Chesterton-en fantasia oparo eta luma trebean, gizakien izate eta jokaeren, haien adore eta ahuleziaren ispilu itxura anitza bilakatzen da. Salbatuko ote da Syme, eta harekin mundua?

Antxon Gómezen eta Felipe Juaristiren kritikak. El Diario Vasco eta Euskaldunon Egunkaria, 1998.

Atxagak Chesterton itzuli zuenekoa.

The American Chesterton Society ataria. Nahi bestean aritzeko aukera. Ingelesez.