| Biografia: |
(Buenos Aires, 1899 - Geneba, 1986), idazle kosmopolita, entziklopedikoa, idazkera guztiz pertsonal baten jabea. Besteak beste, literatura ulertzeko modu berri bat inauguratzen du Borgesek, tradizioan errotzen den modernitate batena. Horretaz gainera, literatur generoen mugak aldaturik geratu dira argentinar unibertsalaren ekarriaren ondotik, eta fantasia hutsaren eta imajinazio sortzailearen arteko bereizkuntza ere agerianago. |
| Fitxa: |
Borgesen ipuinen batezbesteko luzerak posible egiten du liburu bakar batean haren lanaren erakusgarri aski zabala ematea. Ipuin hautatuak honetan 26 pieza bildu dira, mende honetako literatur eredua aldatu dutenetarikoak. Kronologikoki ordenaturik datoz, eta Borgesek landu zituen joera nagusiak ordezkatu nahi izan dira (kasuren batean ipuin hutsetik apartatzen den aletxoren bat ere sartuz), beti ere bilduma koherente eta adierazgarri bat osatzeko asmoz. Borgesen hitz lauzko lanen aukera ahalik eta zabalena egiteaz bat, liburu gisa atseginez irakurtzeko antolatzea izan da, hain zuzen, antologia honen helburua.
Jon Alonsok eta Jon Eugik eginiko kritikak. Euskaldunon Egunkaria, 1999 eta 2000.
Borges, el siglo que pasa. Koldo Mitxelena Kulturunearen ekoizpen bat. Euskaraz eta Gazteleraz.
Internetaleph, el sitio de Martín Adis sobre La Vida y Obra de Jorge Luis Borges. Idazlea ondo batean ezagutzeko. Gazteleraz eta Ingelesez. |