Literatura unibertsala

Negu batez Mallorcan

Negu batez Mallorcan
Zenbakia: 81
Egilea: Sand, George
Jatorrizko izenburua: Un Hiver à Majorque
Itzultzailea: Atela, Aintzane; Arratibel, Miren
Argitalpen-urtea: 1999
ISBN: 84-8325-296-1
Orri-kopurua: 258
Biografia:

George Sand (Paris, 1804-Nohant, 1876). Dudevant baroiarekin ezkondu zen (1822), eta bi seme-alaba izan ondoren, senarrarengandik bereizi zen (1830). Maitale ugari izan zituen, garai hartako gizon ospetsuak gehienak: Merimée, Musset, Chopin. Gaztetan eskandalu handiak eragin zituen, ohitura bitxiak zituelako eta garai hartako moralaren kontra egiten zuelako. Obra ugari idatzi zituen, eleberri sozialak hasieran, oroitzapen liburuak eta maitasun eleberriak zahartzaroan. Lan aipagarriak ditu: Indiana eta Valentine (1832), Lélia (1833), Un Hiver à Majorque (1842), La Petite Fadette (1849), Elle et lui (1859).

Fitxa:

Eleberri hau 1838an Mallorcara egindako bisitaldian oinarrituta da. Balio historiko eta literario handiko eleberria da, eta egileak iraultza aurreko mundu klasikoaren eta iraultza ondoko mundu erromantikoaren artean bizi zen gatazka islatu zuen bete-betean. Mugimendu erromantikoaren eraginez, beste artista askok bezala George Sandek lorategi eta areto dotoreak utzi eta urrutiko izadi liluragarri eta basatia miresten du, Erdi Aroko izuak gogorarazten ditu eta kristautasun xume eta dogmetatik aldendua aldarrikatzen du.

J. Rojo, F. Juaristi eta A. Urkizaren kritikak. El Correo, El Diario Vasco eta Euskaldunon Egunkaria, 2000.

Artistaren gainean luze aritzen den ataria. Frantsesez.