Literatura unibertsala

Mala Stranako ipuinak

Mala Stranako ipuinak
Zenbakia: 92
Egilea: Neruda, Jan
Jatorrizko izenburua: Povídky malostranké
Itzultzailea: Rey, Fernando
Argitalpen-urtea: 2001
ISBN: 84-8325-462-X
Orri-kopurua: 174
Biografia: Jan Neruda (Praga, 1854-1891). XIX. mendeko literatura txekiarraren maisuetakotzat hartua da. Olerkia, ipuina, saiakera eta kazetaritza landu zituen. Bere olerki liburuetan barnekotasun lirikoa eta abertzaletasun sutsua adierazi zituen; ipuin liburuetan langileen bizimodua deskribatu eta gogor kritikatu zuen burgesia. Hauek ditu bere lan nagusiak. Poesian: Knihy versu - Olerki liburuak (1868); Pisne kosmicke - Kantu kosmikoak (1878); Balady i romance - Baladak eta erromantzeak (1883); Zpevy patecni - Ostiral Santuko kantuak (1896). Ipuinak: Arabesku - Arabeskoak (1864); Trhani - Burdinbideetako langileak (1868); Povídky malostranké - Mala Stranako ipuinak (1878).
Fitxa: Hau da, dudarik gabe, Nerudak idazle gisa izandako esperientziaren goi maila: jendeen eta eguneroko bizitzaren xehetasunak begi zorrotzez ikusten dituenaren esperientzia, irribarre nola egin dakien poeta eta kazetari batena. Dudarik gabe, narrazio hauek txekiar literaturan Nerudaren aurretik idatzitako guztiaren gainetik daude. Kontalaria, dena dela, ikusten duena jasotzen duen beharzaile bat besterik ez da gehienetan. Gainera, biltzen dituen gertaerak anekdota hutsak izaten dira, eta normalean erro sakonak dituzten problemen kontaera laburrak. Ixtorioen axaleko anekdotikotasunaren eta atzealdean gelditzen diren bizitzen tragikotasunaren arteko tentsioa da Nerudak kontalari gisa duen artearen ezaugarri nagusietako bat.

Javier Rojo eta Felipe Juaristiren kritikak. El Correo eta El Diario Vasco, 2002.

Itxura batean Pablo Nerudak Jani zor dio abizena: artikulu bitxi eta interesgarria. Gazteleraz.