EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO UDALERRIEN ETA BIZTANLE-ENTITATEEN (HERRIEN ETA AUZOEN) IZENAK

 

 

 

 

UDALERRIEN IZEN OFIZIALAK

 

1.-Iturria: 2002ko urtarrilaren 2an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako zerrenda.

 

2.-Orri honetan eskaintzen diren izen ofizialetan aurrerantzean aldaketarik gertatuz gero, zerrenda eguneratu egingo du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak.

 

 

BIZTANLE-ENTITATEEN IZENAK (HERRIAK ETA AUZOAK)

 

 

1.-Iturria: 1995eko martxoaren 10ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako zerrenda, harrez gero gertatu diren aldaketekin eguneratua. Hala ere, zenbait kasutan, era honetako aldaketak egin ditugu:

 

a)Arabako izenetan bereziki, izenak bi bertsio dituenean, bata euskarazkoa eta bestea gaztelaniazkoa, ordena aldatu dugu, gaztelaniazkoa lehendabizi jarriz, horiek baitira gaur egun bertako biztanle gehienek ezagutzen eta erabiltzen dituztenak. Adibidez: Apinaniz/Apellaniz-en ordez, Apellaniz/Apinaniz jarri dugu orain eskaintzen dugun zerrenda honetan. Dagokion erakundeak lehendabizi euskarazko izena jartzea erabaki duen kasuetan, erabaki hori errespetatu egin dugu: Langara-Ganboa/Nanclares de Ganboa.

b)Udalak udalerriaren izen ofiziala aldatzeko dagokion espedientea burutu duenean eta udalerriaren izena bertako kapitala den entitatearen izenarekin bat datorrenean, azken hau udalerriaren izen ofiziala bezalaxe jaso dugu. Adibidez: lehen Arceniega, orain Artziniega; lehen Cripán, orain Kripan.

c)Kasu nabarmenen batean, Euskaltzaindiaren gaur egungo proposamena 1995ekoarekin bat ez datorrenean, gaur egun proposatzen duena jaso dugu. Adibidez: lehen Lapuebla de Labarka, orain Lapuebla de Labarca; lehen Batxikabo, orain Bachicabo.

 

2.-Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen zerrenda prestatzeko erabili zen informazioa Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskal Autonomia Erkidegoko udalei bidalitako galdekizunaren bitartez jasotakoa izan zen. Galdekizunari erantzun ez zioten kasuetan, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak finkatu zituen une hartan egokienak iruditu zitzaizkion izenak; izen horiek finkatzeko, batetik, ordura arte Euskaltzaindiak proposatutako izenak eta, bestetik, gaur egun ezagutzen eta erabiltzen direnak hartu ziren kontuan.

 

3.-Hiru foru aldundietako informazioaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 1995eko martxoaren 10ean argitaratu zen zerrendan zenbait biztanle-entitate falta ziren; horiek erantsi egin ditugu zerrendan.

 

4.-Orri honetan eskaintzen diren izenetan aurrerantzean aldaketarik gertatuz gero, zerrenda eguneratu egingo du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak.