Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila. Kontsumo Zuzendaritza
Banku-Zerbitzuen Kurtsoa
Legeria
Hiztegiak
Galderarik ohikoenak
Helbideak
Galderarik ohikoenak
Banku-Zerbitzuak: Sarrera
  1. Nola lortzen dute etekina kreditu-erakundeek?
    Kreditu-erakundeak Aktiboko Eragiketengatik edo Kreditu Eragiketengatik kobratzen dituen interesen eta Pasiboko Eragiketengatik edo Gordailu Eragiketengatik ordaintzen dutenaren arteko diferentziatik lortzen dute etekina.
  1. Zer egin behar du finantza-erakunde bati erreklamazio bat egin nahi badiot?
    Kontsumitzaileak finantza-erakundera jo behar du, jasotako zerbitzuarekin edo arretarekin ados ez dagoela adierazteko eta adiskidantzako akordioa lortzen saiatu behar du. Adierazpen horrek zuzena eta arrazoitua izan behar du.
    Akordio hori lortzea ezinezkoa balitz, erreklamazio-bide bat baino gehiago aukera ditzakegu: kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsa orokorrerako erakundeak edo berariazko defentsa-erakundeak.
  1. Aurkezten zaizkien kexez ez arduratzeko eskubidea dute finantza-erakundeek?
    Ez, finantza-erakundeek bezeroek aurkeztutako kexak jasotzeko eta erabakitzeko obligazioa dute, eta horretarako Bezeroaren Arretarako Saila edo Zerbitzua izan behar dute.
  1. Bankuek edozein zerbitzurengatik kobra dezakete?
    Banku-erakundeek nahierara erabakitzen dituzte bezeroei eskaintzen dizkieten zerbitzuengatiko tarifak eta komisioak. Baina ezin dute komisiorik edo gasturik kobratu bezeroak zerbitzu jakin bat onartu ez badu, edo horren eskaera irmoa egin ez badu. Halaber, ezin dute zerbitzu beragatik bi aldiz kobratu.
Gordailu-Eragiketak edo pasibokoak
  1. Zer bilatu behar dut "Gordailuen" mota desberdinen artean aukeratzean?
    Denak batera aurkitzea zaila izan arren, hauek dira bilatu beharreko faktoreak: errentagarritasun handia, likidezia osokoa edo berehalakoa, epemuga laburrekoak eta zerga-erregimen onuragarrikoak.
  1. Zein dira "Ageriko" Banku Gordailuen abantaila nagusiak?
    Berehalako eskuragarritasuna ematen diete aurrezkiei, eta erraztasun handia ematen dute saldoan mugimenduak egiteko.
  1. Zein dira "Ageriko" Banku Gordailuen desabantaila nagusiak?
    Gordailu-mota honen eragozpen nagusia errentagarritasun txikia da.
  1. Zein dira Kontu Korronteen eta Aurrezki Libreten ezaugarri komunak?
    Hasteko, errentagarritasun txikia dute.
    Bestetik, errentagarritasunari ez ezik, atxikitako komisioei eta zerbitzuei ere erreparatu behar diete titularrek.
    Bi kasuetan, mantentze-komisioa eta administrazio- edo idazpen-komisioa ezartzen dira.
    Horrez gain, errentagarritasuna kapital higigarrien etekintzat jotzen da PFEZan.
    Azkenik, ez da gutxieneko diru-ekarpenik egitea eskatzen Kontu Korronte bat edo Aurrezki Libreta bat irekitzeko.
  1. Zein dira Kontu Korronteen eta Aurrezki Libreten arteko desberdintasunak?
    Kontu Korronteen euskarria kontu-laburpena izaten da; Aurrezki Libreten euskarria, berriz, libreta bera izaten da.
    Kontu Korronteetan beti erabil daitezke txekeak, baina Aurrezki Libretetan ez.
    Aurrezki Libreten errentagarritasuna Kontu Korronteena baino handiagoa izaten da.
    Zorpekoak kontu korronteetan bakarrik egin daitezke; Aurrezki Libretetan ez beti ordea.
  1. Zer eskaintzen didate Internet bidezko bankuek?
    Ohiko bulegoek baino errentagarritasun handiagoa ematen dute eta ez dute komisiorik eta bestelako kudeaketa-gasturik kobratzen.
    Internet bidez kontratatzen diren produktuetan ezin da transakziorik egin; hau da, ezin da ordainketa eta kobrantzarik egin.
    Eragozpen handiena da bulego fisikoetan dituzten produktuak edo eragiketak eskaintzeko muga dutela.
  1. Finantza-erakundeak kontu bateko zorrak edo saldo zordunak beste kontu batzuetako saldo hartzekodunekin konpentsa ditzake, titularra pertsona bera denean, nahiz eta hainbat titularretako kontuak izan?
    Bai, baina bi baldintza bete behar dira:
    - Konpentsatutako kontuen edo gordailuen titular guztiek pertsona berak izan behar dute.
    - Kontratuko klausuletan konpentsazioak egiteko aukera adierazi behar da.
  1. Etxebizitza Kontu bat ireki badut, etxebizitza erosteko epe jakin bat daukat?
    Bai, 6 urteko epea dago Etxebizitza Kontua ireki zenetik; epe horretan etxebizitzarik erosi ez bada, kontuaren titularrak itzuli egin beharko du azken urteetan PFEZan izandako kenkaria.
  1. Etxebizitza Kontu bat baino gehiago ireki daitezke?
    Ez, Etxebizitza Kontu bakarra ireki daiteke zergaduneko.
  1. Eperako Gordailuan jarritako dirua ezarpenaren epea agortu baino lehen berreskuratzen badut, finantza-erakundeak komisioa kobra diezadake?
    Bai, baina komisio hori ezingo da ordura arte sortutako interesak baino handiagoa izan.
  1. Eperako Gordailua irekitzeko gutxieneko kopuru bat eskatzen da?
    Normalean bai. Oro har, 6.000 eta 30.000 euro artekoa da, baina negozia daiteke.
  1. Pentsio Plan batean sartutako dirua eta Gizarte Segurantzaren erretiro-pentsioak batera kobra ditzaket?
    Bai, sistema osagarriak dira, ez ordezkoak.
  1. Pentsio Funtsa eta Pentsio Plana berdinak dira?
    Ez, Pentsio Funtsa pilatutako ondarea da, eta ez du izaera jurídiko propiorik. Ondare hori partaide multzo batena da, eta pentsio-plan baten edo batzuen ekarpenez osatuta dago.
  1. Erretiroaz gain, beste zein arrisku estaltzen dituzte Pentsio Planek?
    Pentsio Planek lanerako ezintasun osoa edo iraunkorra, baliaezintasun absolutua eta partaidearen heriotza ere estaltzen dute; iraupen luzeko langabezia eta gaixotasun larria ere jaso daitezke.
  1. Zein Pentsio Funts da egokiena niretzat?
    Errenta Finkoko Funtsak, plan KONTSERBADOREAK dira.
    Errenta Finko Mistokoak I, pertsona ZUHURRENTZAT.
    Errenta Finko Mistokoak II, egokiak arrisku ERTAINA nahi dutenentzat.
    Errenta Misto Aldakorrekoak, pertsona AUSARTENTZAT.
    Errenta Aldakorrekoak, ARRISKU HANDIKO planak dira.
  1. Zein produktuk dute arrisku handiagoa, FIAMMek edo FIMek?
    FIAMM funtsak arrisku txikikoak dira, baina errentagarritasuna ere txikia dute.
    FIM funtsek, berriz, arrisku-tarte handiagoa dute, baina FIAMM funtsak baino errentagarritasun handiagokoak dira.
  1. Inbertsio Funtseko partaidetzak eskuratzean zergak ordaindu behar dira?
    Ez, partaidetzak saltzean soilik ordaindu behar dira zergak; betiere, irabaziak lortu badira.
  1. Inbertsio Funts bateko partaidetzak saltzean errenboltsorako eperik badut bermatuta?
    Bai, FIAMM funtsetan egun batekoa eta FIM funtsetan hiru egunekoa.
  1. Nire bankuari kontratu-agiria eskatzeko eskubidea dut?
    Bai, bezeroek eskatzen dutenean, bankuak kontratu-agiria eman behar die.
  1. Finantza-erakundeak interes-tasak, komisioak edo bezeroari ezarriko dizkion gastuak alda ditzake aurrez jakinarazi gabe ?
    Ez; finantza-erakundeak aldaketa horiek bezero bakoitzari adierazi behar dizkio edo hedapen handiko egunkariren batean argitaratu bestela, hori kontratuan aurreikusten bada.
  1. Finantza-erakundeak nire Kontu Korronteko kontu-laburpenak emateagatik ordaintzera behartu nazake?
    Ez, hileroko edo epe luzeagoko laburpenak doan eman behar dira.
  1. Akzioak amortiza daitezke? Eta obligazioak?
    Obligazioak titulu amortizagarriak dira, baina akzioak ez dira amortizatzeko sortzen, erosleak akziodun egiteko baizik.
  1. Kutxazainetan dirua ateratzeko mugarik badago?
    Bai, finantza-erakundeak erabiltzaileari txartela ematean ezarritako gehienezko muga.
  1. Zertarako balio du Postontzi Zerbitzu iraunkorrak?
    Eguneko edozein ordutan normalean diru-kopuru handiak sartzeko, bezeroek segurtasun-ezaren sentsaziorik izan ez dezaten.
  1. Zergatik da interesgarria produktu finantzarioen UTBa aztertzea?
    Ustez antzeko ezaugarriak dituzten produktu finantzarioak konparatzeko balio duelako.
Kreditu-eragiketak edo aktibokoak
  1. Maileguak eta Kredituak berdinak dira?
    Ez, Mailegua aurrez erabakitako diru-kopuru jakin bat da, eta Kreditua gehienezko diru-muga bat eskuragarri izatea.
  1. Kreditu-erakundeek bezeroei informazio-liburuxka emateko betebeharra dute?
    Bai, kreditu-erakundeek informazioa eman behar diote hipoteka-mailegua eskatzeko interesa duenari, informazio-liburuxka bat emanez, eskatzen duena pertsona fisikoa bada, hipoteka etxebizitza batena bada eta maileguaren zenbatekoa 25 milioi pezetakoa edo gehiagokoa bada.
  1. Zein gastu sortzen dira Hipoteka Mailegu bat formalizatzean?
    Beti lau gastu sortzen dira:
    - Higiezinaren tasazioa.
    - Higiezinaren balizko kalteak estaltzeko asegurua.
    - Notaritza-gastuak.
    - Eskrituren kudeaketa- edota tramitazio-gastuak.
    Horrez gain, kreditu-erakundeak gastu hauek eskatu ohi ditu, baina ez beti:
    - Irekitze-komisioa
    - Mailegu-hartzailearen bizitza-asegurua.
    Erregistroko egiaztapen-gastuak (gastu hau ez da ohikoa, baina eska dezake).
  1. Zein da tasa finkoa, aldakorra ala mistoa kontratatzea erabakitzeko prozedura?
    Gure gain hartu nahi dugun edo har dezakegun arriskuaren arabera hartu behar dugu erabakia.
    Arriskurik nahi ez badugu, edo arriskuak hartzeko moduan ez bagaude, interes-tasa finkoa eskatu behar dugu.
    Arriskua hartzeko prest bagaude, interes-tasa aldakorra edo mistoa aukera dezakegu, tasa horiek, gerora, egungo mailari eutsiko diotelakoan edo jaitsi egingo direlakoan.
  1. Zein dira tasa finkoko maileguen eta tasa aldakorreko maileguen arteko desberdintasunak?
    Tasa finkoko maileguen iraupena motzagoa izaten da, 12-15 urte artekoa; tasa aldakorreko maileguak, berriz, 15-30 urte bitartekoak izaten dira.
    Kuotei dagokienez, tasa finkoko kuotak handiagoak dira, maileguaren iraupena normalean motzagoa delako.
  1. Zer ondorio ditu maileguaren amortizazio aurreratu bat egiteak?
    Bi ondorio posible ditu:
    - Kuotaren zenbatekoa murriztea, Kredituaren epeari eutsiz.
    - Kredituaren epea murriztea, kuotaren zenbatekoari eutsiz.
  1. Negozia daiteke finantza-erakundearekin Hipoteka Mailegu baten baldintzen aldaketa?
    Bai, bezero guztiek negozia dezakete maileguaren baldintzen aldaketa —bai interes-tasarena, bai amortizazio-epearena— finantza-erakundearekin. Horri Hipoteka Mailegua berritzea edo aldatzea esaten zaio.
  1. Mailegu Hipoteka subrogatu nahi badut, unean kontratatua dudan finantza-erakundeak uka diezadake aukera hori?
    Bai, baina erakunde lehiakidearen eskaintza berdindu beharko du.
  1. Zein urrats egin behar ditut Hipoteka Mailegua ordaindutakoan?
    "Hipoteka kentzea" gogoratu behar da; bestela, egoera hori kaltegarria izan daiteke beste mailegu bat eskatzeko asmoa izan, eta bermetzat higiezin hori eman nahi badugu, edo higiezina saldu nahi badugu.
  1. Noiz eskatzen dira Kontsumorako Maileguak?
    Gastu edo inbertsio txikiak ordaintzeko nahikoa dirurik ez dugunean.
    Higiezin bat erosteko ere erabil dezakegu, hura hipotekatu nahi ez badugu; hau da, hipoteka-mailegu bat eskatzeko asmorik ez badugu.
  1. Kontsumorako Mailegu bat eskatzean, ohikoa da finantza-erakundeak nire kaudimena aztertzea?
    Bai; finantza-erakundeak beren gain hartutako arriskua minimizatzen saiatzen dira —batik bat, diru-kopuru handiak mailegatzen badira—, eta horregatik bezero izan daitezkeenen kaudimena aztertzen dute.
    Batzuetan, finantza-erakundeak erantzule solidarioak izendatzea eska diezaioke mailegu-eskatzaileari, hala behar izanez gero, mailegu-zorra kitatzea haiei eskatzeko. Pertsona horiei maileguaren abal-emaile deitzen zaie.
  1. Zein gastu izango ditut Kontsumorako Mailegu bat formalizatzean?
    Mailegu-hartzaileak formalizazio-gastu hauek izango ditu:
    - Irekitze-komisioa (eta aztertze-komisioa)
    - Merkataritzako fede-emailearen ordainsariak, poliza haren aurrean egiteagatik.
  1. Zergatik da garrantzitsua jakitea zein diren mailegu bat mugaeguna baino lehen eteteko kausak?
    Aintzat hartu beharrekoak dira, hori dela eta inoiz bankuek gehiegikeriazko jokabidea izaten baitute.
    Ondorioak oso kaltegarriak izan daitezke mailegu-hartzailearentzat, bankuak automatikoki eska baitezake mailegu-zor osoa.
  1. Kontsomurako Maileguek PFEZan zergak arintzeko aukera ematen dute?
    Oro har, ez, baina kenkariak izateko eskubidea ematen dute ohiko etxebizitza erosteko, birgaitzeko edo handitzeko erabiltzen direnean.
  1. Pertsona fisikoek maiz eskatzen al dituzte kontsumorako kredituak erabilpen pribatu ez-profesionalerako?
    Ez. Kreditua (zentzu hertsian, hau da, dirua erabiltzeko gehienezko mugari dagokiona), gehienetan, jarduera profesionaletarako erabiltzen da.
    Enpresek eta profesional autonomoek askoz gehiagotan erabiltzen dute finantziazio-bide hori. Izan ere horiek altxortegiaren egoera planifikatu behar dute epe ertain eta luzerako, eta, ondorioz, gerora izango duten "gehienezko" diru-premia zehaztu behar izaten dute.
    Diru-funtsen erabilpen pribatua (ez profesionala) askoz zehatzagoa da. Dirua helburu jakin baterako (autoa erosteko, bidaia bat egiteko, etab.) behar izanez gero, logikoagoa da mailegu bat eskatzea.
  1. Zein gastu izango ditut Kontsumorako Kreditu bat formalizatzean?
    Hauek dira formaliazio-gastuak:
    - Irekitze-komisioa (eta aztertze-komisioa).
    - Merkataritzako fede-emailearen ordainsariak, poliza haren aurrean egiteagatik.
  1. Hipoteka Maileguaren, Kontsumorako Maileguaren eta Kontsumorako Kredituaren formalizazioa Eskritura Publikoan jaso behar da?
    Hipoteka Maileguen kasuan bakarrik da beharrezkoa.
    Kontsumorako Maileguak eta Kontsumorako Kredituak erakundearen beraren polizaren bidez formalizatzen dira. Kasu horietan, merkataritzako fede-emaile batek ere parte har dezake formalizazio-prozesuan.
  1. Zein da Leasing-aren eta Renting-aren arteko desberdintasun nagusia?
    Leasing-ean alokatutako ondasuna erosteko eskubidea duzu kontratuaren mugaeguna iristean, eta Renting-ean ez.
    Renting-a kontratatzen duten pertsonen helburua ondasunak erabiltzea izatea da, eta ez horietan inbertitzea. Aitzitik, leasing-kontratuen helburua, maiz, ondasuna erostea izaten da.
  1. Zein da gainzorpetutako kontsumitzailearen profila?
    Gehiegi eta beharrik gabe erosten du, mailegu bat hartzen du, aurretik hartua duen beste bati aurre egiteko eta bere baliabideen gainetik bizi da.
  1. Zer egin beharko nuke gainzorpetuta banago?
    Zorpetze-egoera aztertu, gainzorpetzea zenbatekoa den kalkulatu eta beharrezkoak ez diren gastuak alde batera utzi.
    Beste diru-sarrera batzuk identifikatu (lan osagarriak, etab.) eta aurrekontu xehatua egin.
  1. Gainzorpetzea ohiko arazoa da gure gizartean?
    Espainiako Bankuaren iritziz, Espainiako familien zor-maila oso bizkor igo da, finantziazio-baldintza egokien ondorioz, eta hori arriskutsua izan daiteke gerora. Hori dela eta, familia horien azken urteetako zorpetze-prozesuaren abiadura kezkagarria dela dio.
  1. Zein dira etxeko ekonomien arrisku nagusiak?
    Gehiegizko gastua, eta etxebizitza epe luzeko eta interes-tasa aldakorreko hipoteka maileguen bidez erostea.
  1. Finantza-erakundeak interes-tasak, komisioak edo bezeroari ezarriko dizkion gastuak alda ditzake aurrez jakinarazi gabe ?
    Ez; finantza-erakundeak aldaketa horiek bezero bakoitzari adierazi behar dizkio edo hedapen handiko egunkariren batean argitaratu bestela, hori kontratuan aurreikusten bada.
  1. Finantziaziodun salmenta batean kontratatutako zerbitzua ematen ez bazait, maileguaren hileko kuotak ordaintzen jarraitzeko betebehar legala dut?
    Ez, Kontsumorako Kredituen Legearen 15. artikuluak dioen bezala, zerbitzua betetzen ez delako. Baina artikulu horretan eskatutako baldintzak bete behar dira, aurrez zerbitzu-emaileari erreklamatu behar zaio, eta erreklamazio hori eta legez jaso beharreko zerbitzua ez dela jaso egiaztatu behar zaio mailegu-emaileari.
  1. Zergatik da interesgarria produktu finantzarioen UTBa aztertzea?
    Ustez antzeko ezaugarriak dituzten produktu finantzarioak konparatzeko balio duelako.
Beste banku-eragiketak batzuk: kobrantza- eta ordainketa-eragiketak
  1. Zer eskaintzen didate Internet bidezko bankuek?
    Ohiko bulegoek baino errentagarritasun handiagoa ematen dute eta ez dute komisiorik eta bestelako kudeaketa-gasturik kobratzen.
    Internet bidez kontratatzen diren produktuetan ezin da transakziorik egin; hau da, ezin da ordainketa eta kobrantzarik egin.
    Eragozpen handiena da bulego fisikoetan dituzten produktuak edo eragiketak eskaintzeko muga dutela.
  1. Seguruak dira txekeak?
    Bai, baina neurri batzuk hartu behar dira, adibidez, inoiz ez edukitzea txekeak sinatuta eta erabili baino lehen ez betetzea. Horrez gain, ez da komeni txekeak eramailearentzat luzatzea, galduz gero, edonork kobra baititzake.
  1. Zer adierazten dute txekean bi lerro paralelo diagonalek?
    Txekea "gurutzatua" dela adierazten du, hau da, hartzaileak diru hori banku-kontu batean sartu behar duela derrigor.
  1. Zein dira txekeen eta ordaindukoen arteko antzekotasunak?
    Hauek dira antzekotasunak:
    - Bai bata zein bestea ordainketa-moduak (eta kobrantza-moduak) dira.
    - Biak agiri bakarrak dira.
    - Paperezko euskarria behar dute.
    - Ezin dira mekanikoki igorri, bietan igortzailearen eskuzko sinadura behar baita.
  1. Zein dira txekeen eta ordaindukoen arteko desberdintasunak?
    Hauek dira desberdintasunak:
    - Txekearen hartzaileak hura kobratzeko epe bat du; ordaindukoan, berriz, aldez aurretik zehazten da zenbat ordainduko den, eta non eta noiz kobratuko den.
    - Ordainduekoek ezin dute zuriak edo eramailearentzako izan.
  1. Zer da transferentzia magnetikoa?
    Diru-kopuru handiko transferentziak egiteko erabiltzen da. Transferentzia magnetikoak egiteko artxibo informatiko batean jaso behar dira transferentzia-onuradunen zerrenda, transferentzien zenbatekoa eta transferentzia zer kontutara egin behar den.
  1. Txartel bat baino gehiago eduki daiteke kontu berean zorduntzeko?
    Bai, kontu horretan zorduntzeko ordainketak egin behar dituzten pertsona adina txartel jaulkitzen dira.
  1. Zer egin behar dugu txartela galtzen badugu, edo kopiatzen edo lapurtzen badigute?
    Ahalik eta lasterren deitu txartela eman digun erakundeari eta jakinarazi. Ondoren, poliziarengana joan eta salaketa egin, eta gero, salaketaren fotokopia bat eta egoera azaltzen duen idatzi bat eman bankuari.
  1. Zorduntze-txartela atzerrian erabil daiteke?
    Normalean ez, baina estatuko bankuen eta atzerriko bankuen arteko hitzarmen bidez, beste herrialde batzuetan ere erabil daiteke.
  1. Zer behar da kreditu-txartela izateko?
    Kreditu-txartela ematean bankuek finantziazioa ematen diete bezeroei. Horrek arriskuak ekar ditzake eta ondorioz, diru-sarrera finkoak izatea eskatzen da.
  1. Ohiko kreditu-txartelek izaten dute asegururik atxikita?
    Bai, kreditu-txartelek beti izaten dute atxikita istripu-aseguru bat, eta hori kopuru handiagokoa edo txikiagokoa da txartel-motaren eta bankuaren arabera.
  1. Zertarako balio du diru-zorro elektronikoa?
    Zenbateko txikiko erosketak ordaintzeko; informazioa mikroprozesadore edo txip batean gordetzen da.
  1. Nire bankuari kontratu-agiria eskatzeko eskubidea dut?
    Bai, bezeroek eskatzen dutenean, bankuak kontratu-agiria eman behar die.
  1. Finantza-erakundeak interes-tasak, komisioak edo bezeroari ezarriko dizkion gastuak alda ditzake aurrez jakinarazi gabe ?
    Ez; finantza-erakundeak aldaketa horiek bezero bakoitzari adierazi behar dizkio edo hedapen handiko egunkariren batean argitaratu bestela, hori kontratuan aurreikusten bada.
  1. Zein zerbitzu nagusi ematen dituzte kobrantza- eta ordainketa-eragiketak egiten dituzten finantza-erakundek?
    Batez ere hauek dira: txekeak, ordaindukoak, banku-transferentziak, banku-ordainagiriak, zorduntze- eta kreditu-txartelak eta diru-zorro elektronikoak.
  1. Zertarako balio du helbideratzeak?
    Ordainketak egiteko modu oso erosoa da, ordaintzeko erabiltzaileak ez baitu finantza-erakundera joan beharrik.
  1. Kutxazainetan dirua ateratzeko mugarik badago?
    Bai, finantza-erakundeak erabiltzaileari txartela ematean ezarritako gehienezko muga.
  1. Zergatik da interesgarria produktu finantzarioen UTBa aztertzea?
    Ustez antzeko ezaugarriak dituzten produktu finantzarioak konparatzeko balio duelako.
Bankuek emandako beste zerbitzu batzuk
  1. Zertarako balio dute Aseguruek?
    Ustekabekoek eraginiko ondorioez babesteko, horiei aurre egiteko gai ez zarenerako, hain zuzen.
  1. Zer da Biziraupen Asegurua?
    Aseguratuak adin jakin batetik harago bizirautea aurreikusten du aseguru-mota horrek. Polizaren epemugan, aseguratuak hiru aukera ditu: kapital osoa jaso, kapitala zatika errenta baten bidez jaso edo egoera mistoa aukeratu.
  1. Finantza-erakundeko arduradunek Segurtasun Kutxa bat ireki dezakete inoiz?
    Segurtasun Kutxa metodo segurua eta konfiantzazkoa izan arren, finantza-erakunde batek irekitzea erabaki dezake, betiere, notarioaren aurrean eta kontratuan aukera hori jasoz gero, alokairu-kuota ordaintzen ez bada, edo, titularrak, kontratua iraungi eta gero, giltzak itzultzen ez baditu.
  1. Nire bankuari kontratu-agiria eskatzeko eskubidea dut?
    Bai, bezeroek eskatzen dutenean, bankuak kontratu-agiria eman behar die.
  1. Finantza-erakundeak interes-tasak, komisioak edo bezeroari ezarriko dizkion gastuak alda ditzake aurrez jakinarazi gabe ?
    Ez; finantza-erakundeak aldaketa horiek bezero bakoitzari adierazi behar dizkio edo hedapen handiko egunkariren batean argitaratu bestela, hori kontratuan aurreikusten bada.
  1. Zerga-aitorpena finantza-erakundean egin dezaket?
    Bai, finantza-erakundeak bitartekaritza-lanak egiten ditu dagokion Zerga Administrazioaren eta zergadunaren artean.
  1. Zer dira dibisak?
    Atzerriko monetak dira.
  1. Zertarako balio du Postontzi Zerbitzu iraunkorrak?
    Eguneko edozein ordutan normalean diru-kopuru handiak sartzeko, bezeroek segurtasun-ezaren sentsaziorik izan ez dezaten.
Zorpetzea
  1. Zer gainzorpetze-mota daude?
    Gainzorpetze aktiboa kontsumitzailearen gehiegizko kontsumorekin lotuta dago; gainzorpetze pasiboa, berriz, zorrei aurre egin ezina ekartzen duten zenbait ustekabek eragiten dute.
  1. Zein da gainzorpetutako kontsumitzailearen profila?
    Gehiegi eta beharrik gabe erosten du, mailegu bat hartzen du, aurretik hartua duen beste bati aurre egiteko eta bere baliabideen gainetik bizi da.
  1. Zer egin beharko nuke gainzorpetuta banago?
    Zorpetze-egoera aztertu, gainzorpetzea zenbatekoa den kalkulatu eta beharrezkoak ez diren gastuak alde batera utzi.
    Beste diru-sarrera batzuk identifikatu (lan osagarriak, etab.) eta aurrekontu xehatua egin.
  1. Gainzorpetzea ohiko arazoa da gure gizartean?
    Espainiako Bankuaren iritziz, Espainiako familien zor-maila oso bizkor igo da, finantziazio-baldintza egokien ondorioz, eta hori arriskutsua izan daiteke gerora. Hori dela eta, familia horien azken urteetako zorpetze-prozesuaren abiadura kezkagarria dela dio.
  1. Zein dira etxeko ekonomien arrisku nagusiak?
    Gehiegizko gastua, eta etxebizitza epe luzeko eta interes-tasa aldakorreko hipoteka maileguen bidez erostea.
Banku-gardentasuna
  1. Kreditu-erakundeek bezeroei informazio-liburuxka emateko betebeharra dute?
    Bai, kreditu-erakundeek informazioa eman behar diote hipoteka-mailegua eskatzeko interesa duenari, informazio-liburuxka bat emanez, eskatzen duena pertsona fisikoa bada, hipoteka etxebizitza batena bada eta maileguaren zenbatekoa 25 milioi pezetakoa edo gehiagokoa bada.
  1. Hipoteka Maileguaren, Kontsumorako Maileguaren eta Kontsumorako Kredituaren formalizazioa Eskritura Publikoan jaso behar da?
    Hipoteka Maileguen kasuan bakarrik da beharrezkoa.
    Kontsumorako Maileguak eta Kontsumorako Kredituak erakundearen beraren polizaren bidez formalizatzen dira. Kasu horietan, merkataritzako fede-emaile batek ere parte har dezake formalizazio-prozesuan.
  1. Zer da Iruzurrezko Publizitatea?
    Hartzailearengan gaizki ulertuak (eta horien araberako jokabideak eta portaerak) eragiten dituen edo eragin ditzakeen publizitatea da. Halaber, iruzurrezkotzat jotzen da informazio garrantzitsuren bat ez emateagatik gaizki ulertuak eragin ditzakeen publizitatea.
  1. Zer da Tarifen liburuxka?
    Finantza-erakundearen ohiko eragiketa edo zerbitzu guztiak jasotzen dituen liburuxka da. Bezeroentzako modu argi, zehatz eta ulerterrazean idatzita egon behar du, eta kreditu-erakundeak Espainiako Bankuari bidali behar dio. Espainiako Bankua, berriz, liburuxkak dagokien araudiarekin bat datozela ziurtatzeaz arduratuko da.
  1. Banku guztietan iragarki-taula bat izan behar dute derrigor?
    Bai, bankuek iragarki-taula bat izan behar dute publikoarentzat irekitako bulego guztietan. Leku nabarmen batean jarri behar da hori, eta erakundeek bezeroei jakinarazi behar dieten informazio guztia adierazi behar du.
  1. Nire bankuari kontratu-agiria eskatzeko eskubidea dut?
    Bai, bezeroek eskatzen dutenean, bankuak kontratu-agiria eman behar die.
  1. Finantza-erakundeak interes-tasak, komisioak edo bezeroari ezarriko dizkion gastuak alda ditzake aurrez jakinarazi gabe ?
    Ez; finantza-erakundeak aldaketa horiek bezero bakoitzari adierazi behar dizkio edo hedapen handiko egunkariren batean argitaratu bestela, hori kontratuan aurreikusten bada.
  1. Zer egin behar du finantza-erakunde bati erreklamazio bat egin nahi badiot?
    Kontsumitzaileak finantza-erakundera jo behar du, jasotako zerbitzuarekin edo arretarekin ados ez dagoela adierazteko eta adiskidantzako akordioa lortzen saiatu behar du. Adierazpen horrek zuzena eta arrazoitua izan behar du.
    Akordio hori lortzea ezinezkoa balitz, erreklamazio-bide bat baino gehiago aukera ditzakegu: kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsa orokorrerako erakundeak edo berariazko defentsa-erakundeak.
  1. Zein eragiketa-motetan eman behar didate finantza-erakundeek eragiketen Likidazio Agiria?
    Aktiboko, pasiboko edo zerbitzuzko eragiketa guztietan.
  1. Zergatik da interesgarria produktu finantzarioen UTBa aztertzea?
    Ustez antzeko ezaugarriak dituzten produktu finantzarioak konparatzeko balio duelako.
  1. Bankuek edozein zerbitzurengatik kobra dezakete?
    Banku-erakundeek nahierara erabakitzen dituzte bezeroei eskaintzen dizkieten zerbitzuengatiko tarifak eta komisioak. Baina ezin dute komisiorik edo gasturik kobratu bezeroak zerbitzu jakin bat onartu ez badu, edo horren eskaera irmoa egin ez badu. Halaber, ezin dute zerbitzu beragatik bi aldiz kobratu.
Erreklamazioak
  1. Zer da Tarifen liburuxka?
    Finantza-erakundearen ohiko eragiketa edo zerbitzu guztiak jasotzen dituen liburuxka da. Bezeroentzako modu argi, zehatz eta ulerterrazean idatzita egon behar du, eta kreditu-erakundeak Espainiako Bankuari bidali behar dio. Espainiako Bankua, berriz, liburuxkak dagokien araudiarekin bat datozela ziurtatzeaz arduratuko da.
  1. Banku guztietan iragarki-taula bat izan behar dute derrigor?
    Bai, bankuek iragarki-taula bat izan behar dute publikoarentzat irekitako bulego guztietan. Leku nabarmen batean jarri behar da hori, eta erakundeek bezeroei jakinarazi behar dieten informazio guztia adierazi behar du.
  1. Nire bankuari kontratu-agiria eskatzeko eskubidea dut?
    Bai, bezeroek eskatzen dutenean, bankuak kontratu-agiria eman behar die.
  1. Finantza-erakundeak interes-tasak, komisioak edo bezeroari ezarriko dizkion gastuak alda ditzake aurrez jakinarazi gabe ?
    Ez; finantza-erakundeak aldaketa horiek bezero bakoitzari adierazi behar dizkio edo hedapen handiko egunkariren batean argitaratu bestela, hori kontratuan aurreikusten bada.
  1. Finantza-erakundeak nire Kontu Korronteko kontu-laburpenak emateagatik ordaintzera behartu nazake?
    Ez, hileroko edo epe luzeagoko laburpenak doan eman behar dira.
  1. Zer egin behar du finantza-erakunde bati erreklamazio bat egin nahi badiot?
    Kontsumitzaileak finantza-erakundera jo behar du, jasotako zerbitzuarekin edo arretarekin ados ez dagoela adierazteko eta adiskidantzako akordioa lortzen saiatu behar du. Adierazpen horrek zuzena eta arrazoitua izan behar du.
    Akordio hori lortzea ezinezkoa balitz, erreklamazio-bide bat baino gehiago aukera ditzakegu: kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsa orokorrerako erakundeak edo berariazko defentsa-erakundeak.
  1. Zertarako dira Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde-bulegoak?
    Kontsumitzaile eta erabiltzaileei informazioa, laguntza eta orientazioa ematea da organo horien egitekoa, bai eta bitartekaritza-lanak egitea ere, beren lurralde-esparruko erreklamazioetan.
  1. Zer dira KIUBak (OMIC)?
    Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak dira eta kontsumoarekin loturiko arazoei buruzko orientazioa eta informazioa ematea da horien egitekoa.
  1. Aurkezten zaizkien kexez ez arduratzeko eskubidea dute finantza-erakundeek?
    Ez, finantza-erakundeek bezeroek aurkeztutako kexak jasotzeko eta erabakitzeko obligazioa dute, eta horretarako Bezeroaren Arretarako Saila edo Zerbitzua izan behar dute.
  1. Zein eragiketa-motetan eman behar didate finantza-erakundeek eragiketen Likidazio Agiria?
    Aktiboko, pasiboko edo zerbitzuzko eragiketa guztietan.
2005 © ej-gv. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila. Kontsumo Zuzendaritza