AED

(Arrasate Euskaldundu Dezagun). Arrasateko kultur elkartea, herritar euskaltzaleen ekimenez sortua (1983). Arrasaten euskararen erabilera bultzatu eta euskal kultura suspertzea du helburu. Zerbitzuak euskaraz eskaini, haurrentzat ekintzak antolatu, literatur eta itzulpenen lehiaketak antolatu, hitzaldiak eta mahai-inguruak prestatu, herriko elkarte, enpresa, denda eta erakundeetan euskara erabiltzeko hitzarmena lortu, etab. dira burututako ekintza nagusiak. Arrasate Press astekaria (1988) eta ATB (Arrasate Telebista) bultzatu ditu (1990).



Atzera