Agamemnon
Mitologia grekoan, Argosko eta Mizenasko erregea, Atreoren semea eta Menelaoren anaia. Helenaren ahizpa Klitemnestrarekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten: Ifigenia, Elektra eta Orestes. Troiako gerran grekoen buruzagia izan zen. Artemisaren haserrea baretzeko bere alaba Ifigenia sakrifikatu zuen. Hamar urte eta gero Troiatik itzuli zenean, bere emazteak eta honen amorante Egistok hil egin zuten.
Atzera