Agramont

Nafarroako erresumako familia noblea, mugaostekoa (Nafarroa Beherea). - Bibiano, Agramonteko jauna, Antso VII.a Azkarraren basailu izan zen; bera eta bere leinua beti Nafarroako erregearen zerbitzura egongo zirela zin egin zuen (1203). Agramondarrak izeneko bandoa sortu zen familia honen inguruan. - Felipe (? - Lizarra, 1450). Nafarroako bandoen arteko gerraren hasieran agramondarren buruzagi izan zen. - Pedro, aurrekoaren semea. Joan II.a Trastamarakoaren aldekoa zelarik eta Pierres Azkoiengoaren laguntzaz, beaumondarrak garaitu zituen Oibarren (1452) eta Bianako Printzea preso hartu zuen.



Atzera