Aguraingo ermandadea
Arabako ermandadea, izen bereko koadrillakoa. 1567an Batzarretarako eginiko banaketaren ondoren, Agurain, Opakua, Alangoa, Arrizabalaga eta Egileor-ek osatzen zuten. Alkateak, prokuradore sindiko nagusiak, bi erregidorek eta lau diputatuk osatutako batzordeak gobernatzen zuen. 1979ko berrantolaketaren ondoren, Agurain udalerriak bakarrik osatzen du ermandadea.
Atzera