Ailly, Pierre d'
Teologo eta kardinal frantsesa (Compiegne, 1350 - Avignon, 1420). Parisko Unibertsitateko kantzelari eta Karlos VI.aren aitorle (1389), Puyko apezpiku (1395) eta Cambrayko apezpiku (1397) izan zen. Lurra biribila zen susmoa zuen eta honen errotazioaren teoria ere (Kopernikok aurkitu baino lehen) berak bultzatu zuen (Imago mundi, 1410).
Atzera