Antiokia
tur. Antakia. Turkiako hiria; 123.871 bizt. Arkeologi museoa. Aurriak. Seleukotarren erresumako hbru. izan zen. K.a. 64ean erromatarren menpera pasatu eta inperioko hirugarren hiririk handiena izan zen, Erroma eta Alexandriaren ondoren. K.o. I. m-an hiri kristau eta teologiako ikerketa-gune. Elizako patriarkatzaren egoitza. 638an musulmanek hartu zuten eta 1028an gurutzatuek. 1268an musulmanek berreskuratu zuten.
Atzera