Areitio Mendiolea, Dario

Abokatu, bibliotekari eta artxibozain arabarra (Gaubea, 1879 - Getxo, 1968). Bizkaiko Diputazioko bibliotekari eta artxibozain izan zen (1907). Probintziako liburutegia sortu eta antolatzeaz gain, Ikerketa Historikoen Zentroa eta Euskal Institutu Bibliografikoa sortu zituen. Artikuluak idatzi, obra garrantzitsuak berrargitaratu eta ikerketa historiko asko egin zituen Espainiako artxibo eta dokumentu-biltegietan. Foru-gaietan aditua izan zen. Historiako Erret Akademiko kidea izan zen (1944).



Atzera