Arozena Elgea, Luis
Politikari gipuzkoarra (Azpeitia, 1781 - Donostia, 1852). Diputazioko idazkaria, probintziako kontseilaria (1823) eta foru-administrazio alorrean aditua izan zen. Foruzale amorratua, Colladoren tertuliako kidea zen. Erregetiarra izan arren, Diputazioak erregeordearekiko leialtasuna azaldu zuenean, ez zuen karlisten mugimenduan sartzeko aukerarik izan.
Atzera