Bach

Alemaniako musikari-familia; berrogeita hamar kide inguru nabarmendu ziren musikan, guztien artean aipagarrienak Johann Sebastian eta bere lau semeak dira:- Wilhelm Friedemann (Weimar, 1710 - Berlin, 1784), Johann Sebastianen semea. Organo eta piano-jotzaile birtuosoa izateaz gain, sonataren eta teklaturako kontzertuaren forma ezarri zituen. - Carl Philipp Emanuel (Weimar, 1714 - Hamburg, 1788), aurrekoaren anaia. Federiko II.aren musikaria izan zen. Ahots-musikarako obrak idatzi zituen eta sonata-forma garatu eta hobetu zuen, hiru zatiko sonata sortu zuelarik. - Johann Christoph Friedrich (Leipzig, 1732 - Bückeburg, 1795), aurrekoaren anaia. Johann Sebastianen seme orekatu eta klasikoena da. Obra ugari idatzi zuen eta bere lana Mozartenarekin konparatua izan da. - Johann Christian (Leipzig, 1735 - Londres, 1782), aurrekoaren anaia. Milango katedraleko organista izan zen. Opera italiarrak konposatu zituen eta Vienako eskolaren aitzindaria izan zen.



Atzera