Bacon, Roger
Filosofo britainiarra (Ilchester, Somerset, edo Bisley ~1220 - Oxford, 1292). Erdi Aroko zientzialari handienetarikoa izan zen. Frantziskotar egin zen. Egutegi juliotarrak erroreak zituela ikusten lehena, Ptolomeoren sistemari akatsak aurkitu zizkion eta zientzia esperimentalaren aitzindaria izan zen (Opus majus, 1267-68; Opus minus; Opus tertium). Klemente IV.a aita santua hil zenean, Baconen tesiak kondenatuak izan ziren eta kartzelaratu egin zuten.
Atzera