Balla, Giacomo
Pintore italiarra (Turin, 1871 - Erroma, 1958). Argiaren eta mugimenduaren deskonposaketari buruzko estudioak egin zituen eta futurismoaren ordezkari nagusietako bat izan zen (1910-30). Gerra ostean arte aplikatuetan murgildu eta akademizismo figuratibora egokitu zen.
Atzera