Besteiro, Julián

Politikari espainola (Madril, 1870 - Carmona, 1940). Krausista eta marxista, sozialista erreformazale moderatuen ordezkaria izan zen II. Errepublika garaian. PSOEko (1928-31), UGTko (1928-33) eta gorte konstituziogileetako (1931-33) lehendakaria izan zen. Gerra Zibila amaitu zenean, biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten eta espetxean hil zen.



Atzera