Eiheramendi, Pierre
Euskaltzale zuberotarra (Maule-Lextarre, 1891 - Kanbo, 1975). Baionako apaizgaitegian ikasi eta apaiztu ondoren, Aldude, Bidarrai, Donazaharre eta Mugerreko bikarioa izan zen. Euskarari buruzko lanak eta euskara ikasteko metodoak idatzi zituen, baina frantsesez betiere (Méthode practique pour aprendre le Basque, 1929; Cours Moyen, 1930, eta Cours Supérieur, 1938). Euskaltzain urgazlea izan zen.
Atzera